Wikipedia, Entziklopedia askea

Izei

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Gabonetan etxeetan jartzen dugun zuhaitza Izeia da.

Izeietan horrelako loreekin aurki gaitezke.
Izeiaren (abies) kokapena mapan

Izeia basoetan ikus dezakegun zuhaitz mota bat da eta bere izen zientifikoa Abies da.

Nolakoak dira izeiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz honek 500 edo 600 urteko bizitza izan dezake eta 60 metrotik gorako altuera ere.

Izeiaren haziak
Abies alba elurretan

Izeien enborra zuzena eta zilindrikoa da eta adarrak horizontalean zabaltzen dira. Gainera, loreak ematen ditu 25. urtetik aurrera,era irregularrean.

Zuhaitz berean lore maskulinoak eta femeninoak aurkituko ditugu: lore femeninoak adarrik altuenen puntan kokatzen dira, eta lore maskulinoak berriz, azpitik garatzen dira. Loreak hazteko garaia apirilean hasi eta ekainean amaitzen da gutxi gorabehera.

Zuhaitz mota hau haziaren bitartez ugaltzen da.

Aipatu behar da alea adinaren arabera aldatzen doala, ale gazteetan koparen forma konikoa da, eta helduetan zilindrikoa bihurtzen da, goiko aldea laututa duela.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hainbat lekuetan aurki daiteke, zehatz mehatz: iparraldean (Polonian), hegoaldean (Grezian), mendebaldean (Mendebaldeko Alpeetan) eta ekialdean (Errumanian eta Bulgarian) kokatzen da. Aurrekoekin batera, Frantzian (Pirinioetan) eta Italian (Calabrian) ere aurki dezakegu.

Izei zuria da Euskal Herrian aurki dezakegun Abies generoko espeziea.

Zenbat mota aurki ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen izei ezagunenetako batzuk:

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Picea (zuhaitz mota bat) eta Izeia oso antzekoak dira, baina Piceak askoz tenteago egoten dira.

  • Izei noblea: Ipar Amerikakoa da, 90 metroko altuera du eta bere kopa konikoa da gaztearoan, adinarekin aldatzen dena.
  • Izei zuria: 50 metroko altuera izan dezake eta piramide formako kopa dute. Europa erdialdean kokatzen dugu, baina Frantzian, Balkanetan eta Korsikan ere aurki daiteke. 200 eta 300 urte arteko adinera irits daiteke.
  • Kaukasoko izeia: 25-30 metroko altuerara iristen da. Espezie hau oso garrantzitsua da Turkiako ipar-ekialdean eta Kaukasoko mendebaldean. Europako beste eskualde batzuetan landatzen da, parke, lorategi eta basoak apaintzeko erabiltzen da.
  • Izei erraldoia: Kopa konikoa du eta 100 metroko altuerara iristen da. Hostoak ikutzen ditugunean usain gozoa uzten dute eta Ipar Amerikar jatorria dauka. Europan basoetan landatzen da eta, batzuetan, parke apaingarrienetan ikus daiteke, baina kasu hauetan ez du 50 metroko altuera baino gehiago izango.
Abies alba

Izeia eta pinuaren arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  • Pinuek gehienez 30 metroko altuera lortu dezakete. Izeiek erraz gainditu dezakete luzera hori.
  • Pinuen azala iluna da eta ez da leuna; izeiaren azala, berriz, kolore argiagoa du eta leuna da.
  • Pinuaren hostoak erloju orratzak bezalakoak dira, zorrotzak direlako. Izeiek hosto lauzatuak dituzte, eta ez dira zorrotzak. Gainera, marra argiak dituzte enborrean, pinuetan ez daudenak.
  • Pinuen fruituak lurrera erortzen dira; izeiaren fruituak berriz, desegin egiten dira, nahiz eta zuhaitzean egon.



Zertarako erabiltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abies generoko izei gehienen egurra fabrikazioan eta eraikuntzan erabiltzen da. Orokorrean barneko zurgintzan erabiltzen da, hala nola, ateen fabrikazioan. Moztu ondoren, egurrak kanpo-ingurunearekin kontaktuan 12-18 hilabete inguru irauten ditu, klimaren arabera.

Egur biguna, arina, sendoa eta erretxina gutxikoa da; eraikuntzan eta musika-tresnak egiteko erabiltzen da.

Kaukasoko izeia eta izei noblea oso ezagunak dira. Gabonetako zuhaitz gisa eta lorategiak apaintzeko zuhaitz gisa ere erabiltzen dira.