Jakarta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jakartako etxe orratzak.

Jakarta Asiako hiri bat da, Indonesiako hiriburua eta hiri handiena. 2014ko datuen arabera 9,9 milioi biztanle ditu, eta haren metropoli-eremuan (ondoan dituen hiriak batera hartuta), 30 milioitik gora bizi dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesia milaka uhartek osatzen dute. Jakarta Java izeneko uhartearen ekialdean kokaturik dago.

Hiria tropikoan dago; hori dela eta, bero handia egiten du gau eta egun, eta oso euritsua da, bereziki montzoi sasoian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V. mendean Kalapa izeneko arrantzale herri txiki bat zen eta XVI. mendean Djakarta izena hartu zuen. 1619an, Herbeheretarrek kolonizatu zuten eta izena aldatu zioten, Batavia izena emanez.

1945. urtean askatasuna lortu zuen eta berriz ere Jakarta izena hartu zuen.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alde zaharra
  • Istiqlal meskita
  • Monumentu nazionala

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]