Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1934ko apirilaren 3a
Hampstead
🔨
Lanbidea
aktibista
📷
Argazkiak
ikusi
Jane Goodall

Jane Goodall zientzialari, naturalista eta primatologo britainiar bat da, txinpantzeei buruz egindako ikerlanengatik ezaguna. Hainbat urte igaro ditu Afrikako ekialdean, Tanzanian(Gombe) zehazki, txinpanzeak ikertzen; haren lanak oso baliotsuak izan dira txinpantzeak ezagutzeko.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaio zen, 1934ko apirilaren 3an, familia apal batean. Txikia zenean, bere gurasoek Valerie Jane Morris Goodall izena jarri zioten baina famatua izaten hasi zenean izena aldatu egin zuen. Txikitatik izan zuen Afrikara bidaiatzeko gogoa, han animalien artean bizi ahal izateko eta horiei buruzko liburuak idazteko.

Bere ametsa bete ahal izateko, unibertsitatean ikasi beharrean, lanean hasi zen 18 urte zituela. Baina Keniako lagun batek gonbidatu zuenean, 1957an, 23 urte zituela, Keniara bidaiatu zuen eta Louis Leakey izeneko zientzialari ospetsu batentzat lanean hasi zen.

Geroago, 1960an, kanpamentu batean bizitzen hasi zen Tanzanian, Tanganyika aintziraren ondoan; han, txinpantzeak aztertzen hasi zen haien ingurune naturalean. Hilabeteak behar izan zituen haien konfiantza irabazteko, baina haren pazientziak fruituak izan zituen.

1964 urtean“,” Hugo van Lawick argazkilariarekin ezkondu zen eta seme bat eduki zuten 1967 urtean, Hugo Erik Louis. 7 urte ondoren, banandu egin ziren eta Tanzaniako parlametuko Derek Bryceson-ekin ezkondu zen, eta 1980 urtean Derek, minbizia dela eta hil egin zen.

Jainkoan sinesten zuen galdetu ziotenean hau erantzun zuen: Ez daukat ideiarik nor edo zer den Jainkoa. Botere espiritual handiago batean sinesten dut, natura. Edonor edo edozer baino handiagoa da. Niretzat nahikoa da.1º

Goodallen lanaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goodallen lanari esker, asko handitu zen txinpantzeei buruzko ezagutza, eta haiei buruz zeuden ideia oker batzuk zuzendu ahal izan ziren. Adibidez, txinpantzeek janaria lortzeko erremintak erabiltzen dituztela ikusi zuen; ordura arte, zientzialarik uste zuten gizakiek bakarrik egiten zituztela erremintak.

Gainera, txinpantzeek bai haragia eta bai landareak ere jaten zituztela ikusi zuen, bai eta txinpantze bakoitzak bere nortasun berezia eta emozio desberdinak zituela ere.

Ezagutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak pasa zirenean, National Geographic-ek ikusi zuen neska honek egiten zuen lana, horregatik mundu mailan bere lana helarazteko zabaltzeko aukera eman zioten. Jendea oso harrituta gelditu zen ikustean 60 urte zeramatzala txinpanze arriskutsu batzuekin lan egitean.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari asko jaso ditu, horien artean, ezagunena  J. Paul Getty Wildlife Conservation saria izan zen, 1984. urtean jasotakoa.

Emakume honi esker, milioika lagun planetaren bizitzan kontserbazioak duen garrantzia ulertzen  ari dira.

Bere bizitzari eta obrari buruzko "el viaje de Jane" dokumentalak "Best Green Film" saria irabazi du Berlingo GreenFilmFest jaialdian, eta 2012ko Oscar sarietarako hautagaien artean aukeratu zuten. Eta pelikuletaz aparte, 26 liburu ditu, adibidez, otra manera de vivir, la senda del hombre, los diez mandamientos, gracias a la vida… [1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Wikipedia:Portada. 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. (Gaztelaniaz) «National Geographic España - Web Oficial - Ciencia, naturaleza, historia y viajes» www.nationalgeographic.com.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  3. «GREEN FILM – Rating system for sustainable film production» www.green.film (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).