Wikipedia, Entziklopedia askea

Jazz

Miles Davies jazzlaria, 1989. urtean.

Jazza musika mota bat da. Afro-amerikarrekin hasi zen baina gaur egun mundu guztian da ezaguna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazz musika-mota desberdin asko daude. Baina jazz gehienak inprobisatuak dira, halako neurri batean behintzat; horrek esan nahi du jazz musikariak musika Musikagile duela jotzen ari den bitartean, aldez aurretik konposatu beharrean.

Jazz taldeek hainbat musika instrumentu dituzte. Askotan bateria, pianoa, baxua, tronpeta, tronboia eta saxofoia jotzen dituzte. Jazzak sarritan abeslaria ere izaten du.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. eta XIX. mendeetan, Afrikako esklaboek beren musika Estatu Batuetara eraman zuten. Jazza afrikar eta europar musikaren nahasketatik sortu zen. Ragtime izeneko piano-musika motak eta blues musikak ere eragina izan zuten jazzean.

Estatu Batuetako New Orleans hiriari jazzaren sorlekua deitzen zaio askotan; izan ere, hiri horretakoak ziren hasierako jazz musikari garrantzitsu asko, hala nola Jelly Roll Morton piano-jotzailea; 1917an, New Orleanseko Original Dixieland Jass Band taldeak egin zuen lehen jazz grabaketa.

New Orleanseko musikari asko iparraldera joaten hasi ziren 1918an. Chicago azkar bihurtu zen jazzaren Estatu Batuetako hiriburua. New York ere hiri garrantzitsua bihurtu zen jazzarentzat.

Louis Armstrong garai hartako jazz musikari garrantzitsuetako bat izan zen. Armstrongen jazz estiloa swing izenez egin zen ezaguna. 1930 eta 1940ko hamarkadetan bihurtu zen ospetsua. Beste swing musikari ospetsu batzuk Benny Goodman orkestra-zuzendaria eta Billie Holiday abeslaria dira.

Besta jazz musika mota ospetsu bat big-band jazz izenekoa da; musikari askoko orkestrek jotzen dute jazz mota hau. Duke Ellington jazz musikari ospetsu eta big-band zuzendari bat izan zen. Count Basie ere beste big-band zuzendari ezagun bat izan zen.

Jazz musika eraldatzen joan zen 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Garai horretako jazz musikari ezagunetako batzuk Charlie Parker saxofoi-jotzailea eta Miles Davis tronpeta-jotzailea izan ziren.

1970 eta 1980ko hamarkadetan hainbat herrialdetako musikariek jazz mota berri batzuk sortu zituzten. Emaitza fusio-musika deitzen dena izan zen, jazza, rocka, eta latinoamerikar musika nahasten dituena.

Entzun jazz pixka bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen duzu historiako lehen jazz grabaketa, New Orleanseko Original Dixieland Jass Band taldeak egina:

      Entzun!