Txikipedia:Jennifer Heil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jennifer Heil, eskiatzailea

Jennifer Heil (Edmonton, 1983ko apirilaren 11a) Spruce Groden, Kanadan jaio zen kirolaria da, eski akrobatikoetan lehiatzen dena eta oztopo probetan espezializatua. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolari hau 2 urte zituela hasi zen eski akrobatikoaren munduan. Hainbat domina eta aipamen irabazteaz gain, Kanadako neska gazteei hitzaldiak ematen aritu zen beraien ametsak jarraitzea sustatzeko asmoz. Eskiatzaile honek $ 25.000 eman zizkion “Porque soy una niña” antolakuntzari eta eski udalekuak antolatzen ditu urtero neska gazteentzat bakarrik. [2]

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JOKO OLIMPIKOAK
Urtea Tokia Domina/postua Lehiaketa
2006 Turin ( Italia) Urrea Oztopoak
2010 Vancouver ( Kanada) Zilarra Oztopoak
MUNDUKO TXAPELKETAK
Urtea Tokia Domina/postua Lehiaketa
2005 Ruka ( Finlandia) Urrea Oztopo paraleloak
2007 Madonna di Campiglio ( Italia) Urrea Oztopo paraleloak
2007 Madonna di Campiglio ( Italia) Zilarra Oztopoak
2009 Inawashiro ( Japonia) Zilarra Oztopoak
2011 Deer Valley ( Estatu Batuak) Urrea Oztopoak
2011 Deer Valley ( Estatu Batuak) Urrea Oztopo paraleloak

[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Jennifer Heil. 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Jennifer Heil (Esquiador) - Edad, cumpleaños, biografía, hechos, familia, patrimonio neto, altura y más» AllFamous.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. (Gaztelaniaz) Jennifer Heil. 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).