Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1988
Londres
🔨
Lanbidea
fisikari
📷
Argazkiak
ikusi
Jess Wade-n irudia
Dr Jess Wade (2019)

Jess Wade, berez, Jessica Alice Feinmann Wade deitzen da. 1988an jaio zen,  Erresuma Batuan (Londres). Bertan egiten du lan, laborategi batean, fisikaria da eta. (Imperial College Londoneko Blackett Laboratory). 2017an Wadek IOM3 Robin Perrin zientzian materialen saria irabazi zuen.

Gurasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama Charlotte Feinmann deitzen da. 70 urte ditu, 1950(e)ko azaroan jaio zen. Liburu bat idatzita du “Women’s health for life”.

Heziketa eta karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoengandik jaso zuen fisikari izateko grina eta orduztik jota ke aritu da lanean. 2007an bukatu zituen ikasketak “South Hampstead High School Sports” institutuan. Jess Wade-ek materialen zientzia aukeratu zuen. Bere asmakuntzak hainbat rebistatan agertu dira eta inbestigazio taldeak gidatu ditu James Durrant-ekin batera.

Konpromiso publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan esanguratsuak egin zituen genero berdintasunari garrantzia emanez, STEM (science, technology, engineering and mathemathics) inguruko gaiekin. Emakume gazte jakintsuenen zerrendan leku bat lortu zuen (WISE Young Women’s Board). Karrera goiztierrek sustatzeko Wikipedian garatutako proiektuaren bultzatzaile nagusienetakoa da. 900 biografia idatzi ditu Wikipedian. Wadek Erresuma Batuko 55 pertsonako talde bat koordinatu zuen Emakumeen 6. Nazioarteko Fisika Konferentzian. Wikipedian 2019an zeuden emakume zientzialariei buruzko 600 artikuluetatik 6 ezabatu ziren, gaiari buruzko artikulo asko zeudelako. Hori horrela, kexatu egin zen hori ez zelako argudio gisa erabiltzeko modukoa. Wikipediako “gender bias on wikipedia” proiektuan hartzen du parte, berdintasuna sustatzearren.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-ean Fisika institutuak, Karrera Goiztiarraren Saria eman zion eta Unibertsitate Imperialeko Unioak, "Unibertsitate Bizitzari Laguntza Saria”

2016-an “Bell-Burnell” Saria eman zioten Fisika Institutuan.

2017-an Zientzia Materialen Rober Perrin Saria irabazi zuen Material, Minerak eta Mehatzarien Institutuaren eskutik.

2018-an Imperial College Londoneko Julia Higgins Domina eman zioten.