Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaio hankahoria (Larus michahellis) laridae familiakoa da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean bizi da.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

55-67 cm arteko luzera eta 130-158 cm arteko hego-zabalera ditu. Gorputz txuri-beltza du eta hankak eta mokoa horiak dira. Kaioen artean nahiko handia da eta kilo ta erdiko pisua hartu dezake.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia edozer gauza jaten du, landareak, arrainak, ugaztun txikiak, krustazeoak, moluskoak, hegazti txikiak eta sarraskia ere. Oskoldun animaliak harrapatzerakoan haitzen aurka botatzen dituzte oskola puskatzeko eta gero harrapakina jateko. Askotan bera baino txikiagoak diren itsas hegaztiei lapurtzen die jakiak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoan edo apirilean bikotea habia egiten hasten da. Lurrean aurkitzen duen zulo bat erabiltzen du eta alga, belar eta beste hainbat landare materialekin estaltzen du. Bi edo hiru arrautza jartzen ditu, normalean oliba kolorekoak, eta emeak 25-33 egunetan zehar txitatzen ditu.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]