Wikipedia, Entziklopedia askea

Kanada

Kanadako bandera.
Kanada, mapan kokatuta.

Kanada Amerika iparraldeko herrialde bat da. Ottawa da haren hiriburua, baina Toronto da biztanle gehien dituen hiria. Herrialdeak 34 milioi biztanletik gora ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako iparraldean kokatzen da.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldean Ameriketako Estatu Batuekin egiten du muga. Mendebaldean Ozeano Barea dauka, eta baita Alaska ere. Ekialdean Ozeano Atlantikoa dauka.

Logan mendia

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mendikate nagusiak mendebaldean kokatzen dira: Mendi Harritsuak eta Kostako mendikatea. Herrialdeko mendi handiena Logan da eta 6.050 metro ditu.

Mendi Harritsuak

Ibaiak eta lakuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako ibairik luzeena Mackenzie da. 3.700 kilometro ditu.

Laku handiak ere baditu herrialdeak. Adibidez, Superior, Huron, Erle eta Ontario. Azken bi laku hauen artean daude Niagarako ur-jauzi ezagunak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonizazioaren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialarien arabera, lehen biztanleak duela 26.500 urte heldu ziren Kanadako lurretara, Asiako ehiztariek Bering itsasartea igaro zutenean.

1.000 urte inguruan bikingoak Labradorko kostaldera heldu ziren.

Toronto

Garai koloniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1497an Joan Caboto italiarra Kanadako ekialdeko kostaldera heldu zen eta Ingalaterrarentzat hartu zituen Labrador, Ternua eta Ingalaterra Berriko itsasaldea.

1608an Samuel Champlainek Quebec fundatu zuen eta frantses kolonoak eraman zituen. Frantsesek gerra egin zuten Kanadan bizi ziren irokes tribuen kontra, eta garaitu egin zituzten.

Montreal hiria

XVIII. mendean Ingalaterrak Kanadako lurrak kendu zizkion Frantziari, Zazpi Urteko Gerraren ondorioz. Hala ere, Kanadako lurretan ingeles hiztunak eta frantses hiztunak egoten jarraitu zuten.

1867an Kanadako konfederazioa sortu zuten eta Kanada independentea bihurtu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

XVI. mendean balea-arrantzale euskaldunak Ternuan ezarri ziren.

2016an 35.151.728 biztanle zituen Kanadak. %44ak jatorri britainiarra dauka. %28,7k frantsesa. Horregatik, Kanadan bi hizkuntzak dira ofizialak: ingelesa eta frantsesa.

800.000 indigena ere bizi dira, adibidez inuitak edo eskimalak, eta beraien hizkuntza propioak dituzte.

Hauek dira hiri nagusiak: Toronto (2.731.571 biztanle) eta Montreal (1,704.694 biztanle).