Txikipedia:Kapibara

Wikipedia, Entziklopedia askea
kapibara

Kapibara animali basati bat da, ezagutzen den karraskaririk handiena eta animali oso kaltegabea.

Kapibara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1,20 metro luze izan daiteke, eta 50 cm altu. 100 kilorainoko pisua izan dezake. Buruhandia eta belarrimotza da. Oso hortz luzeak izaten ditu. Kolorez marroiak. Behatzak zapalak ditu, igerian ondo egiteko egokituak.

Aintzira inguruetan ibiltzen da familia-taldeak osatuz, Hego Ameriketan. Landarea janez elikatzen da. Gaur egun, haragitarako hazten da.