Wikipedia, Entziklopedia askea

Karpatoak

Karpatoak mendiak Europako mapan.

Karpatoak Europako hego-ekialdeko mendikate bat da. Europako bigarren mendikaterik zabalena da, Alpeen ondoren. 1.400 kilometroko luzera du; Eslovakia, Polonia, Ukraina eta Errumania zeharkatzen ditu. Mendi-adar txikienak Austria, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Serbiaraino zabaltzen dira. Karpatoetako mendirik altuena Gerlachovsky stit da (2.655 m), Eslovakian dagoena.

Karpatoetan hainbat ibai jaiotzen dira, adibidez, Morava, Vistula, Tisza eta Dniester.

Karpatoetan aurki ditzakegun animalia eta landareak Alpeetan bizi direnen antzekoak dira; besteak beste, hartzak, otsoak eta katamotzak. Ekialdean eta hegoaldean baso asko daude; Europako baso-eremu jarrai handiena osatzen dutela esaten da.

Karpatoetan Europako meatoki aberatsenetako batzuk daude; urre, zilar, burdina, ikatz eta petrolio ugari dago. Haranetako lurrak emankorrak dira eta horietan zerealak eta barazkiak landatzen dira.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]