Wikipedia, Entziklopedia askea

Karramarroa edo hamarratza (Brachyura), animalia erreinuko krustazeo bat da, oskol batez babestua baitago aurrekaldean bi matxarda dituelarik. Ondorioz, krustazeoa denez, ornogabeen taldean kokatzen da, horrek esan nahi du ez duela bizkarrezurrik, gizakiok ez bezala.

Krustazeoaz gain, krustazeo dekapodoa da, hau da, bost hanka pare ditu. Dekak hamar esan nahi baitu greziarrez eta podok oina, hamar oin. Hasiera batean ibiltzeko balio badute ere, aurreneko parea moldaturik dauka eta matxardak garatu ditu. Aurreneko pare hori gainerako hankak baino askoz handiagoa da eta hainbat funtzio ditu: elikagaiak hartzea, erasoen aurrean babestea eta gainerako karramarroekiko harreman sozialak eratzea.

Hainbat mota ezberdinetakoak daude, oso txikiak diren batzuetatik hasi eta oso handiak diren batzuetaraino. Gainera, kolore ezberdinetakoak izan daitezke, beltzak, gorriak edota laranjak. Hala eta guztiz ere, denak partekatzen dituzten ezaugarri batzuengatik denak karramarrotzat jotzen ditugu.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Munduan zehar gutxigorabehera 4500 karramarro espezie ezberdin existitzen direla?

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore iluna dute, eta marroi, berde, gorri eta gris artekoak dira. Bost hanka pare dituzte. Zefalotoraxak osatzen du gorputza eta bost hanka pare ditu. Karramarro espezie handienek 1,5 – 1,8 m inguruko luzeera dute. Arra bost urte inguru bizi da eta Emea hiru urte. Itsas karramarroa gaueko animalia da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Exoeskeleto gogorrez estalitako animalia bat da. Karramarroek, bost hanka pare dituzte eta aurreko biak matxardak dira.

Karramarro deituriko guztiek, komunean beren izaera bentikoa dute, hau da, itsaso hondoan ibiltzen dira guztiak. Behealdean beharrean bi sakoneren artean igeri eginez bizi dira. Beste ezaugarri komun bat, elikagaiak harrapatzeko eta manipulatzeko, gortegatzeko edo lurralde gatazketarako erabiltzen dituzte aurreko matxardak.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur gezan, hau da ibaietan, eta ur gazian, itsasoan, bizi diren karramarroak daude. Gainera, itsasoan bertan ere itsaso hondoan bizi direnak eta itsaso kanpoan bizi direnak daude. Itsaso kanpoan bizitzeari dagokionez hondarretan, arroketan, etab. bizitzea esan du.

Euskal Herriko txoko gehienetan aurki ditzakegu karramarroak, nonahi daude. Asko eta erraz bilatzea nahi izanez gero, hondartza ertzetako arroketara edota portuetara joatea gomendatzen dizuegu. Iberiar Penintsula osoan ere nonahi daude.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karramarroak orojaleak dira, animaliez zein landareez elikatzen dira.  Batez ere algetaz elikatzen dira, hala ere, arrain txikiak, beste krustazeo txiki batzuk, dortoka kumeak, zizareak, etab. ere jan ditzakete.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Hortzak ahoan eduki ordez sabelean dituztela?

Jaterako orduan, beraien bi matxardez baliatzen dira.

Itsas karramarroak jaten dituzten elikagai batzuk arrainak dira, beste krustazeo txikiagoak, dortokak , algak, planktona, zizareak eta uretako hegaztien gorpuak, baita hildako animalien aztarnak ere.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreproduzitzeko garaian, barne ernalketa erabiltzen dute. Hau da, obuluaren eta espermatozoidearen elkarketa emearen barnekaldean gertatzen da. Hala ere, elkarketa horrek ez du zertan berehala izan behar. Emeak, nahi izanez gero, arraren hazia bere ugalketa aparatuan gorde dezake, eta nahi duenean erabili, ernalketa eman dadin.

Ondoren, arrautzak erruten ditu. Prozesu hau emearen sabelaldean ematen da eta karramarro emeak material itsasgarri bat isurtzen du, arrautzak geldirik egon daitezen.

Gizakiok amaren sabelean 9 hilabete egoten garen bezala, karramarroak 20 egunetatik 4 asteetaraino egon daitezke arrautza barnean, espeziearen arabera.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Ozeanoko jaiotzak, itsasaldiekin sinkronizatzen direla, ama larba txikiak uretara botatzeko gai izan dadin? Eta ugalketa sasoian karramarro bikoteek batera lan egiten dutela janaria bilatzeko orduan eta arrautzak zaintzerakoan?

Etsaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez badirudi ere, etsai hilgarriak dituzte, olagarroak hain zuzen ere. Txikiak direnean edo oskolez aldatzen ari direnean egon ohi dira arriskuan. Olagarroez gain, arrain, igaraba edo beste karramarro handiagoko batzuez janak izan daitezke.

Hala eta guztiz ere, haien etsairik handiena gu gara, gizakiok, karramarro handi asko arrantzatzen baititugu, ondoren guk jateko. "Nasa" izeneko tramankulu batzuen bidez arrantzatzen dira, hauek kaiola moduko baten itxura dutelarik. Hauen barruan, amu bat (arrain hil bat, adibidez) jartzen da eta bertan karramarroak sartzean hildako arrain hori jatera, ezin izaten dira atera.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Karramarroek matxarda bat galtzen badute borroka edo istripu batean, galdutako hura berriro haztea eragin dezaketela?