Txikipedia:Kateřina Neumannová

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kateřina Neumannová, ( Pisek1973-ko otsailaren 15a ) - Txekiar errepublikako kirolaria da, kros eskiko eta mendiko bizikletako lehiaketetan lehiatzen duena.

Joku olinpikoetan jokatu du , 1998 , 2002 , eta 2006 - ean . Guztira 6 domina jaso ditu, brontzezko bat, lau zilarrezko eta urrezko bat.

Gainera, mundu mailako 5 domina jaso ditu, 1997 eta 2007 urteen arteetako Munduko Eski Nordikoko lehiaketakoak. Horrez gain, bi titulu ditu eta Munduko Kopako 18 lorpen ditu.

Bere bizikletako karreraren inguruan Europako mendiko bizikletako lasterketan brontzezko domina lortu zuen, 1995.urtean.

2003ko uztailaren 2 an, ume bat eduki zuen, Lucie izenekoa.

Kateřina Neumannová,Kros eskiko profesionala.

2006-2007ko tenporada amaieran bere karrera kirolaria utzi zuen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur lasaietako piraguista eta eskiatzailea izan zen hamasei urterekin. Neumannovák 1992ko Albertvilleko neguko Olinpiar Jokoetan egin zuen lehen agerraldia. Bere helburua esperientzia lortzea besterik ez zen. Hala ere, lehiaketa guztietan (banaka zein erreleboetan) Txekoslovakiar kirolari onenetarikoa izan zen. [2]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kros eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
1998 Nagano ( Japonia) 2.postua 5 km
1998 Nagano ( Japonia) 3.postua 15 km

jazarpena

2002 Salt Lake City (Ameriketako Estatu batuak) 2.postua 10 km

jazarpena

2002 Salt Lake City (Ameriketako Estatu batuak) 2.postua 15 km
2006 Turin ( Italia) 1.postua 30 km
2006 Turin ( Italia) 2.postua 15 km
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
1997 Trondheim ( Norvegia) 3.postua 15 km
1999 Ramsau ( Austria) 3.postua 5 km
2005 Oberstdorf ( Alemania) 1.postua 10 km
2007 Sapporo ( Japonia) 1.postua 10 km
2007 Sapporo ( Japonia) 2.postua 15 km

jazarpena

Mendiko bizikleta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Lehiaketa
1995 Spindleruv Mlyn  (Txekiar errepublika) 3.postua Krosa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Kateřina Neumannová. 2021-05-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Ingelesez) Kateřina Neumannová. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).