Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1995eko azaroaren 3a
Los Angeles
🔨
Lanbidea
Socialite
📷
Argazkiak
ikusi
kendall jenner

Kendall Jener 1995eko azaroaren 3an jaio zen Los Angeles, kalifornian

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik bere familiak diru asko eduki du fama asko duelako. Bere gurasoak, Kris Jenner eta Caitlyn Jenner dira (lehen Bruce Jenner). Bere anai arrebak dira Kim Kardashian, Khloe Kardashian, Kourtney Kardashian,Robert Kardashian eta Kylie Jenner. Bere bigarren izena Nicole da, Californian hasi eta hezi zen bere ahizpa Kilye Jennerekin batera bere beste ahizpekin oso diferentzia handia duelako. Derrigorrezko bigarren hezkuntza arte, eskolan egin zuen baina bere familiaren fama handiarengaitik bere ikasketak etxtik bukatzea erabaki zuen. 2014an graduatu zen bere ahizpa Kilyrekin batera.

Modelatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berari txikitatik eskatu zioten modelaje lanetan ibiltzeko. 2009an Whilhemina Models konpainiarekin sinatu zuen bere lehenengo kontratua eta 2009ko abenduan forever 21ekin sinatu zuen. 2010eko apirilan Teen Vouge aldizkariariaren aplikazioan agertu zen. 2011an Sherri Hill kanpainarekin hasi zenibiltegiko modelo gisa eta New Yorkeko moda astean parte hartu zuen , gainera, Sands Australia eta Leah Madden desfilean hartu zuen parte. 2014an marka askorentzat modelatu zuen Pariseko moda astean, eta urte honetako azaroan iragarri zuen ez zuela Victoria's secret Fashion Showean parte hartuko. 2015ean Esteè Laurdenen aurpegia izango zela iragarri zuen eta markak 50.000 jarraitzaile berri lortu zituen instagramen.

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an oso famatua egin zen, bere familiaren keeping up whith the Kardashians telesailarengaitik eta 2010ean hawaii Five-0 telesailean parte hartzeko hautatu zuten Jenner.

Orain Billboard Music Awards, American Music Awards eta MuchMusic Video Awards sariak aurkezten ditu bere ahizpekin batera.

Marka pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kendallek bere familiarekin batera bi marka ditu, Kardashian Kolors by Nicole by OPI eta 2013an Kendallek eta Kyliek arropa marka bat atera zuten, The Kendall and Kylie Collection. 2014ko uztailean Metal Haven by Kendall & Kylie izendatutako bitxi-bilduma atera zuten.