Txikipedia:Kim Rhode

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimberly Susan Rhode, Kim Rhode izenarekin ezagutzen dena, 1979ko uztailaren 16an jaio zen, Estatu Batuetan, Kalifornian. Tirogile olinpikoa da. Urrezko bost dominaren irabazlea. Kimek trap bikoitzeko Estatu Batuetako txapelketa irabazi zuen 6 aldiz. Olinpiar Jokoetako trap bikoitzean 2 bider urrezko domina lortu duen emakume irabazle bakarra.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kim Rhode 2007garren urtean

Hamabi urterekin bakarrik, Afrikako safarietan ehizatzen hasi zen, eta hamahiru urterekin trap bikoitzeko emakumeen munduko txapelketa irabazi zuen. Rhode izan zen Estatu Batuetako taldeko kide gazteena Atlantako Olinpiar Jokoetan, 1996an. 2007ko Santo Domingo ko mundu txapelketan, munduko marka lortu zuen, itu-itua 98 tiro jo baitzituen. Londresen, 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriro ere munduko marka lortu zuen, 99rekin. Eta emakume bakarra da 3 urrezko domina dituena tiro olinpikoan.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Step Outside programaren aurkezlekidea da, Estatu Batuetako Outdoor Channel telebista katean. Orain albaitaria izateko ikasten ari da, Pomonako unibertsitatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Kimberly_Rhode