Txikipedia:Klabizenbalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Txantiloi:BANNER

XVIII. mendeko klabizenbaloa.

Klabizenbaloa Europan XVII-XVIII. mendeetan asko erabiltzen zen tekla-instrumentu bat da. Gaur egungo pianoak baino txikiagoak dira. Haren soinua, ordea, ez da inola ere pianoak duenaren antzekoa; gehiago dirudi gitarra edo mandolina baten antzekoa.

Hariak ditu, bi edo gehiago, nota bakoitzeko, eta teklatu bat baino gehiago izan dezake (normalean bi). Haren kaxa hegal-formakoa da. Tekla sakatzen denean, hortza duen zutikako pieza bat gorantz mugitzen da, eta hortzak haria pultsatzen du. Hortza lumazko plektroa da. Gaur egun, ordea, plastikozkoak izaten dira, ez lumazkoak. Tekla askatzean, pieza jaitsi egiten da, eta hortzaren gainean dagoen isilgailua hariaren gainean kokatzen da, hasieran zegoen moduan, eta soinua isildu egiten du. Instrumentu solistatzat zein baxu jarraitutzat erabili zen.

Musika tresna hau XV. mendearen erdialdean agertu zen. Askotan, asko apaindutako kaxak izaten zituzten, margolan ederrekin. Asko erabili ziren XVI. eta XVIII. mendeen bitartean, bereziki errepertorio barrokoan (Scarlatti, Rameau, Couperin, Bach, besteak beste); gero, XIX. mendean desagertu ziren, baina XX. mendean berriro hasi ziren erabiltzen.

Entzun nahi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko irudian klik eginez ikus eta entzun dezakezu klabizenbaloa nola jotzen den:

   Emoji u1f442.svg   Entzun!