Wikipedia, Entziklopedia askea
­čĹÂ
Jaiotza
K.a. 69
Alexandria
­čĺÇ
Heriotza
K.a. 30eko abuztuaren 12a
Alexandria
­čöĘ
Lanbidea
subirano
­čôĚ
Argazkiak
ikusi
Kleopatra eta bere semearen (Zesarion) margolan erromatarra

Kleopatra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleopatra VII.a  Egiptoko azken erregina izan zen. Kristo aurreko 69. urtean jaio zen, Alexandrian, eta Kristo aurreko 30. urtean hil zen,. bere buruari bizitza kenduz. Gainera, Antzinako Egiptoko irudirik. garrantzitsuenetako bat da gaur egungo historian.

Kleopatra
Bizitza
Jaiotza K.a. 69an, Alexandrian
Herrialdea Egipto
Jarduerak

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleopatraren familia.png

Ptolomeo XII.aren eta Kleopatra V.aren alaba zen, baina beste iturri batzuek goi mailako emakume egiptoar baten haurra zela adierazi dute. Bere aita hil zenean, Egiptoko erregina bihurtu zen, 17 urterekin. Horrez gain, hainbat hizkuntza hitz egiten zituen, eta egiptoera ikasi zuen lehen erregina izan zen, nahiz eta bere hezkuntza greziarra izan. Bere ikasketei dagokionez, matematika, filosofia, oratoria eta astronomia ikasi zuen. Tronua hartu zuenean, argi utzi zuen ez zuela boterea bere nebarekin (Ptolomeo XIII.a) partekatu nahi. Orduan, gerra zibilean, Kleopatra Julio Zesarrekin elkartu zen, eta Ptolomeo XIII.a itota hil zen. Ondoren, bere beste nebarekin ezkondu zen (Ptolomeo XIV.a), baina, tronua berarekin partekatu nahi ez zuenez, hiltzeko agindu zuen. Azkenik, Kleopatrak, bere arreba Arsinoeren hilketa agindu zuen.

Bikoteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marko Antonioren goiko enborra, Vatikanoko Museoan erakutsia

Julio Zesar

Julio Zesarren emaztea izan zen hamar urtez eta elkarrekin seme bat izan zuten, Zesarion. Kleopatra bere aliatu bihurtu zen eta bere senarrak gobernatzen lagundu zion. Gainera, kondairak dioenez, ezkutuan ikusten jarraitu zuten.


Marko Antonio

Ondoren, Marko Antonio buruzagi erromatarraren bikotea izan zen eta honekin seme-alaba gehiago izatea erabaki zuen, erromatar figurarik boteretsuena bezala kontsideratua zegoelako. K. a. 40. urtearen amaieran, Kleopatrak bikiak izan zituen, Alejandro  Helios eta Kleopatra Selene II.a. Urte batzuk geroago, bere azken semea jaio zen, Ptolomeo Filadelfo.

Bikote honen amaiera tragikoa izan zen, zeren eta Marko Antoniok bere buruari bizitza kendu zion bere emaztea hil zela albiste faltsua jaso ondoren.

Kleopatra pozoia edaten margolan erromatar batean

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruzagiaren heriotzaren ostean, bere burua hiltzea erabaki zuen Kleopatrak. Dirudienez, frutaontzi bat ekartzeko agindu zien bere bi neskameei, eta barruan kobra pozoitsu bat sar zezatela, fruta-ale bat hartzean sugeak koska egiteko eta, pixkanaka eta gehiegi sufritu gabe, pozoituta hiltzeko.

Itxura eta adimena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kleopatraren aurpegia txanpon batean

Kleopatra, artean eta zineman, oso emakume eder bezala irudikatzen da; izan ere, mito eta ipuin askok benetan erakargarria zela diote. Hala ere, historialari batzuek adierazi zuten zoragarriena ez zela bere fisikoa, bere elkarrizketa eta adimena baizik. Hori dela eta, filosofo askok bere konpainiaz disfrutatzen zuten, oso gai interesgarriei buruzko elkarrizketak izan ahal zituen eta. Bestalde, bere itxuraren kontrola zuen eta bere beharren arabera egokitzen zuen. Adibidez, zeremonietan, Isis jainkosa bezala janzten zen. Antzinako Egiptoko txanponetan, ordea, bere aitaren masailezur indartsuarekin agertzen zen, modu horretan, bere boterea eta gobernatzeko eskubidea nabarmentzen zituelako.

Dena den, gaur egun, inork ez du Kleopatraren benetako itxura ezagutzen. Haren erretratuak egon arren, bere heriotzatik denbora luzeera margotu ziren, eta, hori dela eta, ez dute haren benetako irudia lortzen. Eskulturek ere ez digute laguntzen; nahiz eta bi edo hiru buru eta bere gorputzeko hainbat estatua egon, guztietan nahiko ezberdin ikusten da.