Txikipedia:Klimograma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako klimograma.

Klimograma edo diagrama klimatikoa grafiko mota bat da, halako leku batean denbora-tarte jakin batean (urtean normalean) izandako prezipitazioak eta tenperaturak adierazteko erabiltzen dena; normalean, urteko hil bakoitzean batez beste izandako datuak ematen dira.

Artikulu honetako grafikoan, barra urdinek hil bakoitzeko batez besteko prezipitazioa adierazten dute, marra berdeak batez besteko tenperatura, eta marra gorriak eta urdinak, berriz, tenperatura maximoa eta minimoa, hurrenez hurren. Klimogramek leku bateko klima nolakoa den erakusten digute.

Klimograma nola egin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orri kuadrikulatu bat erabiliz, honako hau egin behar da:

  • Ardatz horizontal bat marraztu eta bi ertzetan bi lerro bertikal egin.
  • Ardatz horizontalean, urteko hamabi hilak markatu.
  • Ezkerreko ardatz bertikalean, tenperaturen eskala markatu. Tenperatura-balioak gradu zentigradotan doaz, normalean bosnaka; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25, 30...
  • Eskuineko ardatz bertikalean, prezipitazioen eskala markatzen da, normalean hamarnaka ur milimetrotan, positiboan beti: 0, 10, 20, 30...
  • Diagramak adierazten duen lekuan izandako prezipitazioari eta tenperaturari buruzko datuak puntu bidez markatzen dira grafikoan.
  • Prezipitazioak barren bidez adierazten dira.
  • Tenperaturak, berriz, marra jarraitu bat eginez adierazten dira, hil bakoitzeko puntuak elkartuz.

Klimogramak nola ulertu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

* Tenperatura adierazten duen marra ikusita, urtean zehar izandako aldaketekin (gorabeherekin) honako ondorio hauek atera ahal dira:

  1. Tenperatura altu eta egonkorrak baditu, leku horretako klima beroa da.
  2. Tenperatura-aldaketa badaude urtaro batetik bestera urtean zehar, leku horretako klima epela da.
  3. Tenperatura baxuak baditu, klima hotza da, mendikoa. Oso baxuak badira, polarra edo mendialdeko klima.

* Prezipitazioak adierazten dituzten barrak ikusita, honako ondorioak atera daitezke:

a) Klima beroaren kasuan:

b) Klima epelaren kasuan:

c) Klima mendiko edo polarraren kasuan: