Wikipedia, Entziklopedia askea

Kloroplasto


Kloroplastoaren atalak

Kloroplastoa, landare zeluletan soilik dagoen organulua da eta funtzio oso garrantzitsua du: fotosintesian hartzen du parte. Landareen hostoetan aurkitzen da eta barnean dituzten klorofila pigmentuek hostoei kolore berdea ematen diete. Zeluletan dauden organuluen artean, kloroplastoa da handienetarikoa. Hala ere, oso txikia da eta mikroskopioz soilik ikus daitezke.

Kloroplastoen egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kloroplastoak bi mintz ditu,barnekoa eta kanpokoa. Bi mintzen artean mintzen arteko espazioa dago. Kloroplastoaren barneari estroma esaten zaio. Bertan disko formako zati batzuk daude tilakoide deitzen direnak. Tilakoide multzoari grana deitzen zaio.

Kloroplastoen funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kloroplastoen funtzioa, landareek beraien elikagaiak lortzea da. Horretarako eguzki energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute.