
Koala Australiako ekialdeko animalia txiki eta iletsu bat da, peluxezko hartz bizidun bat dirudiena. Marsupialia izeneko animalia-taldekoak dira; hau da, beraien kumeak poltsa batean eramaten dituzte. Koalaren izen zientifikoa Phascolarctos cinereus da.[1]
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koalak gorputz sendoa eta ilaje gris argia dauzka. 60 eta 85 zentimetro arteko luzera du. Begi txiki eta horiak, sudur biribil, beltz eta handia eta belarri handi eta iletsuak ditu.
Nola bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koala nagusiki eukalipto-basoetan bizi da eta atzapar eta behatz gogorrak ditu, enborretara eusten laguntzen diotenak. Baina soilik eukalipto mota batzuen hostoak jaten ditu. Koala batentzat janaria aurkitzea zaila izan daiteke, janariarekin oso zorrotzak baitira.
Koala amek aldi bakoitzeko soilik kume bat izaten dute eta hilabete batzuez koala jaioberria poltsa matsupialean eramaten dute. Ondoren, kumea amaren bizkarrera igotzen da eta gutxi gorabehera urte bat bete arte ez da harengandik banatzen.
Babestuta al dago?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraganean, milioika koala ehizatzen ziren haien larruazalagatik. Ondoren, gobernuek legeak onartu zituzten, animalia hauek babesteko. Hala ere, koalek mehatxupean jarraitzen dute gaixotasunengatik eta habitat naturalaren galeragatik.