Txikipedia:Kobre

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kobre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobrea edo burdingorria elementu kimiko bat da. Trantsizio-metal gorrixka, distiratsu eta malguduna, eroankortasun termiko eta elektriko handikoa. Gizakiak ezagutu zuen lehenbiziko metaletako bat izan zen, K.a 8000. urtean. Kobrea munduko 3. metalik erabilena da.

Material hau metalarekin elkartuz, beste hainbat material sortu ahal dira, adibidez; brontzea, letoia, alpaka, aluminioa… Eroankortasun elektriko handiari esker, oso erabilia da kableak eta bestelako elementu elektrikoak eta elektronikoak fabrikatzeko.

Munduan zehar erabiltzen diren hainbat objetuek kobrea dute. Antzinaroan txanponak egiten hasi zirenean, kobrea beraien lehengai gisa erabiltzen zen.