Txikipedia:Koipe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdaiazpikoak duen urdaia gantz edo koipe mota bat da.

Koipeak karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturik dauden biomolekulak dira, uretan disolbatu ezin direnak. Karbohidratoek bezala, organismoari energia edo indarra ematen diote. Haragian egoten den gantzaren osagai nagusia dira eta bihotza, giltzurrunak eta funtsezko beste hainbat organo inguratzen ditu.

Koipeak lortzeko, hainbat janari har ditzakegu (baina kontuz ibili behar da hauekin ere! Asko janez gero, koipeak gure gorputzean pilatu egiten dira eta loditu egiten gara. Eta horrek osasun arazoak ekartzen ditu):

Koipeak gorputzeko tenperatura egonkor mantentzen du; bitamina liposolubleak (A, D, E, K) garraiatzen ditu; hainbat hormona osatzeko ezinbestekoa da.

Elikagaietatik organismoak bere kabuz sortu ezin dituen premiazko gantz-azidoak eskuratu daitezke. Hala ere, koipe edo gantz ugariko elikagaiak neurriz hartu behar dira: gorputzak premiazkoa ez duena pilatu egiten du eta horrek loditasuna eragin dezake; gainera, odoletako kolesterolaren eta triglizeridoen maila handiegia izatea ere eragin dezake.

Kolesterola bera ere gantzez osaturiko substantzia da. Organismoak premiazkoa du beste hainbat konposatu osatzeko, hala nola hormona jakin batzuk, D bitamina, behazuneko hainbat azido, etab. Landarezko elikagaiek ez dute kolesterolik.