Wikipedia, Entziklopedia askea

Kontxako Bandera

Orioko trainerua.
San Juango arraunlariak.

Kontxako Bandera urtero jokatzen den traineru estropada garrantzitsuena da. Donostian jokatzen da irailaren aurreneko bi igandeetan. Orio da garaipen gehien lortu dituen trainerua.

Izenaren arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera du izena arraun lehiaketa honek. Kontxa ("maskorra") Donostiako badiaren izena da, txirla baten maskorraren antza duelako. Bestalde, talde irabazleak jasotzen duen garaikurra Donostia hiriko Bandera da, zuria eta urdina.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879 urtean izan zen lehenengo ekitaldia. Hasierako urte batzutan ez zen jokatu baina dagoeneko 124 edizio izan ditu. 1970tik aurrera traineru asko daude eta horregatik sailkapen estropada bat jokatzen da aurretik. Zazpi traineru sailkatzen dira, zortzigarrena Donostiarra trainerua da beti.

XIX. mendeko traineru onenak Donostia eta Getaria izan ziren. XX. mendean Orio, San Pedro, San Juan, Hondarribia, Kaiku eta Santurtzi. XXI. mendean Urdaibai, Castro Urdiales, Hondarribia eta Orio.

2008 urtean emakumezkoen estropada antolatu zen. Ordutik urtero jokatu da. Galizia eta San Juan izan dira onenak.

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako estropada, 1946 urtekoa.

Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak
     Orio 32
     Donostia 15
     San Pedro 14
     Hondarribia 13
     San Juan 10
     Sestao 8
     Getaria 5
     Urdaibai 5

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak
     Galizia 5
     San Juan 5
     Zumaia 1
     Orio 1