Txikipedia:Kristin Størmer Steira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristin Størmer Steira, eskiatzailea.

Kristin Størmer Steira Norvegian (Mo i Rana) jaio zen , 1981eko apirilaren 30ean.

Iraupen eskian lehiatu zen norvegiar atleta bat da. [1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristin Størmer Steiran anai-arrebak, (Bente Stormer Steira eta Nina Stormer Steira dira eta gurasoak Kjell Arne Steira eta Anne Stormer Steira). Devon Kershaw eskiatzaile kanadarrarekin ezkonduta dago .[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko hiru Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen , 2006 eta 2014 artean , bi domina lortuz, urrezkoa Vancouver-en 2010ean , errelebo proban ( Vibeke Skofterud, Therese Johaug eta Marit Bjørgenekin batera ), eta brontzea Sotxin 2014 , 30 kilometroko proban.

Zortzi domina irabazi zituen 2005 eta 2013 urteen artean Ipar Eskiko Munduko Txapelketan . [1]

Lorpenak eta Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Froga
2010 Vancouver ( Kanada )   Urrea 4 × 5 km-ko erreleboa
2014 Sotxi ( Errusia ) Brontzea 30km
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Froga
2005 Oberstdorf ( Alemania )   Urrea 4 × 5 km-ko erreleboa
2005 Oberstdorf ( Alemania )   Brontzea 15km
2007 Sapporo ( Japonia )   Zilarra 30km
2007 Sapporo ( Japonia )   Brontzea 15km
2007 Sapporo ( Japonia )   Brontzea 4 × 5 km-ko erreleboa
2009 Liberec ( Txekiar Errepublika )   Zilarra 15km
2011 Oslo ( Norvegia ) Urrea 4 × 5 km-ko erreleboa
2013 Val di Fiemme ( Italia )   Urrea 4 × 5 km-ko erreleboa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Kristin Størmer Steira. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. «kristin stoermer steira - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).