Wikipedia, Entziklopedia askea

Lactobacillus

Lactobacillus Bulgaricus


Bakterio hau gazta egiteko erabiltzen da adibidez.

Lactobacillus bulcaricus, elikaduran erabiltzen den bakterio onuragarri bat da. Bakterioak ñimiñoak dira eta formaren arabera bereizten dira: batzuek, Campylobacterrak adibidez, espiral forma daukate; esfera formako bakterioak ere badaude, hala nola Staphylococcusak; Lactobacillus bakterioak, berriz, makil forma dauka. Hala ere, begi bistaz ezinezkoa da bakterio bat ikustea, izan ere, Lactobacillus-en kasuan, 2,5mm eta 5mm arteko tamaina daukate. Hortaz, mikroskopioa beharrezkoa da hauek ikusi ahal izateko.   

   Ba al dakizu   

Hemen daukazu jogurt naturala egiteko jarraitu beharreko pausoak. 6 pertsonek jan ahalko duzue jogurt gozo hau 12 ordu itxaron eta gero. Gogoratu beti ere irakaslearen, gurasoen edo heldu baten laguntza behar izango duzula!

Osagaiak

- Litro bat esne

- Jogurt natural bat

- 20 gramo azukre

Jarraibideak

  1. Esnea irakiten jarri eta epeltzen utzi.
  2. Bota esnea ontzi batean eta gehitu jogurta eta azukrea.
  3. Ontzia itxi eta utzi 25 gradu inguruko leku batean. Leku epelean utzi behar da, epeltasun horrek errazten baitu gure Lactobacillus bulgaricus-en eta bere laguna Streptococcus termophilus-en lana; hau da, leku epelak errazten duelako bakterioen ugalketa eta fermentazioa.
  4. Bukatzeko, gau osoa jalkitzen utzi. Hurrengo goizerako gure Lactobacillus bulgaricus-ek eta Streptococcus-ek haien lana eginda izango dute eta likido moduan utzi genuen jogurta gatzatuta aurkituko dugu!
  5. Jogurta prest daukagula, hainbat ontzitan banatu eta gehitu nahi duzuna (fruta, txokolatea, eztia…). On egin!

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia munduan, Stamen Grigorov doktoreak deskubritu zuen bakterio hau; baina gizakiek askoz lehenagotik erabiltzen zuten. K.a. 6.000-7.000 urteetan, aintzinako traziarrek jada erabiltzen zuten esnea fermentatu edo hartzitzeko, batez ere jogurta eta gazta lortzeko.

Grigorov doktoreak latinetik datorren Lactobacillus izena jarri zion (latinez, lacte hitzak esnea esan nahi du, eta bacilus hitzak makila).

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioak Ugalketa asexual bidez ugaltzen dira; beraz, ez da ar eta emeen arteko bereizketarik egiten. Hortaz, ugaltzerako orduan ez dute harremanik izan behar beste bakterioekin: beren burua zatitzen dute ugaltzeko. Prozesu honi mitosia deitzen zaio. Bakterioek zelula zatiketa ugarien bidez ugaltzen dira beraz, bakteria askoz osaturiko koloniak edo bakteria multzoak osatuz. Hauek bai izan daitezke begi bistaz ikusgarriak.

Nola erabiltzen da industrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio mota honek nabarmenki jaisten du inguruko pHa, eta horri esker oso paper garrantzitsua jokatzen du esnearen industrian. Esnearen laktosa hartzitzen du eta, honen pHa jaitsiz, zenbait elikagairen sorrera ahalbidetzen du, hala nola; gazta, mamia, jogurtak, etab.

Jogurta