Wikipedia, Entziklopedia askea

Landareen harremanak

Zuhaitz hau kurbaturik hazi da. Zurtoinak argia bilatzeko forma berezi hori hartu du. Tropismoaren adibide argi da hau.

Landareak ez dira gu bezala erlazionatzen; ez dute elkarrekin hitz egiten edo elkar besarkatzen. Haien harremanak oso desberdinak dira. Hala ere, inguruarekin erlazionatzen dira.

   Ba al dakizu   
Zomorroa harrapatuta duen landare intsektujale bat.
Landare intesktujaleek nastiak egiten dituzte intsektuak harrapatzeko. Harrapakinak hostoak ukitzen dituenean, hostoak bat batean itxi eta intsektua harrapatzen dute.

Sustraiak adibidez, zoruan zabaltzen dira ura bilatzeko. Zurtoinak eta hostoak, ordea, goruntz hazten dira argia bilatzeko. Honelako mekanismoei tropismo esaten zaie. Tropismoek landareen hazkuntza-prozesua osatu eta haien kurbaturak eragiten dituzte.

Nastiak landare berezi batzuek egiten ditutzen mugimenduak dira. Mugimendu horiek oso azkar gertatzen dira. Landare batzuetan adibidez, loreen petaloak ireki eta itxi egiten dira argia egon eta ez egotearen arabera.