Wikipedia, Entziklopedia askea
Lataste sugegorria

Lataste sugegorria (Vipera latastei) Iberiar penintsulan aurkitzen den sugegorria da, iparraldean izan ezik. Afrika ipar-mendebaldean ere topa dezakegu. Euskal Herrian badaude, baina zaila da aurkitzea. Bere familia Viperidae izena du eta generoa Vipera izenekoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduak 60cm baino txikiagoak izaten dira buztana barne. Arrak emeak baino handiagoak dira. Bere gorputza potoloa da eta bere burua zabala eta triangeluarra. Gainera, ezkata txikiz estalirik dago. Begi-nini bertikalak ditu eta betazalik ez. Orokorrean kolore grisaxka du, eta gutxitan gorrira bihurtzen da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere ugaztun txiki eta txorikumeak ehizatu eta jaten ditu, baina gaztea denean musker eta ornogabeak harrapatu eta jaten ditu. Harrapakinak Jakobsonen organoari esker eta mingaina mugituz detektatzen ditu.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herri hegoaldean haurkitu daitezke.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lataste sugegorri gehienak basoetan bizi dira.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lataste sugegorriak duen mehatxu nagusia bere habitat naturalak desagertzea da. Habitat berriak kolonizatzeko zailtasunak dituen espeziea izanik, horrek populazioak desagertzea eragin dezake.