Wikipedia, Entziklopedia askea

Lewis Capaldi

👶
Jaiotza
1996ko urriaren 7a
Glasgow
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Lewis Capaldi Mikrofono Aurrean

Lewis Capaldi 1996ko urriaren 7a, Glasgowen jaio zen. Kantautore eskoziar bat da, hau da, bere kantak egin eta berak kantatzen ditu. 2018. urtean, egin zen famatu, Someone You Loved kantarekin. 2019an atera zuen Divinely Uninspired to a Hellish Extent diskoak Irlandako eta Erresuma batuko errekor guztiak hautsi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik izan zuen musikarekiko zaletasuna eta 2 urte baino ez zituela gitarra eta pianoa jotzeko gaitasuna zuela ikusi zen. 9 urterekin publikoaren aurrean abesten hasi zen eta SoundCloud plataformara musika igotzen hasi zen.

17 urte zituena Ryan Walter managerrak aurkitu zuen eta Virgin EMI Recordsekin kontratua sinatu zuen."Someone You Loved" izan zen arrakasta lortu zuen abestia, Irlandako eta Erresuma Batuko zerrendetan zazpi astetan zehar lehenengo postuan izan baitzen. Kanadan eta Estatu Batuetan ere lehen postura iritsi zen.

Lewis Capaldi Pentsatibo?

2019an bere aurreneko diskoa atera zuen, Divinely Uninspired to a Hellish Extent . Atera eta astebetera urrezko diskoa izan zen eta hilabete batean platinozkoa izatea lortu zuen. 2019ko abuztuan Ed Sheeran musikariaren kontzertu biran telonero aritu zen eta harekin batera kantatu ere egin zuen bi kontzertutan

Divinely Uninspired to a Hellish Extent[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiak:

- Grace

- Bruises

- Hold Me While You Wait

- Someone You Loved

- Maybe

- Forever

- One

- Don't Get Me Wrong

- Hollywood

- Lost On You

- Fade

- Headspace

- Before You Go

- Leaving My Love Behind

- Let It Roll