Wikipedia, Entziklopedia askea

Liztor asiar


Liztor asiarra (Vespa velutina nigrithorax Txinan jatorria duen liztor espeziea da, gorputza beltza duena. Espezie inbaditzaile gisa hartzen da munduko hainbat lekutan, Euskal Herria barne.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

LIZTOR ASIARRA VS EUROPARRA Liztor europarra eta asiarra oso antzekoak dira, tamainagatik eta haren gorputzeko koloreetan bereizten dira. Hau da, asiarrak hanka-muturrak horiak ditu eta bizkarraldeko zatia beltza du, europarrak ez bezala.

Liztor asiarra nahiko handia da gainontzeko liztorrekin alderatzeko orduan. 30 milimetro inguruko luzera du eta erlearrunta baino hiru aldiz handiagoa da. Liztor beltz asiarrek zazpi milimetroko eztena dute.

Erreginak 3,5 cm neur dezake eta urte bat inguru bizi da

Langilea (irudian) liztor asiarren motaren artean txikiena da eta emeak 2,5 cm neurtu dezake eta arra, berriz, 3 cm-ra erraz iristen da.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizi erreginak haren habia egiten du. Honako hau nahiko txikia da hurrengokoarekin alderatuz. Haren diametroa 4-5 zentimetrokoa da eta egurra murtxikatuz sortzen du. Bigarreneko habia langileek egingo dute eta askoz handiagoa izango da. Honen diametroa 80 zentimetrokoa da eta luzera 100 zentimetrokoa. Orokorrean zuhaitzetan kokatzen dituzte habia handi hauek, lurretik 30-40 metroetara. Habia honetan, 16.000 liztor inguru bizi daitezke eta oso arriskutsua izan daiteke gizakiarentzat.

Nolakoa da liztor asiarraren bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liztor asiarraren bizitza zikloa

Negua: Hibernatu egiten dute erreginek: zuhaitz tarteetan, zuloetan edo orbel artean egoten dira. Ernalduta dauden erregina berriek bakarrik gainditzen dute negua.

Udaberria: Martxoa aldera, irauteko adina elikagai badagoenean, habia egiten hasten da erregina. Lehen arrautzak jartzen ditu, eta jaiotako kumeak elikatzen hasten dira.

Uda: Lehen kumaldian jaiotakoak liztor-langile bihurtzen dira. Haiek jarraitzen dute habia eraikitzen. Erreginak berriro jartzen ditu arrautzak: arrak eta erregina berriak jaioko dira haietatik. Liztor langileek elikatuko dituzte guztiak.

Udazkena: Erregina berriak ernaldu egiten dira, eta habia uzten dute. Azaro aldera, habiaren jarduna bertan behera geratzen da, eta habia hasi zuen erregina ere hil egiten da. Handik ateratako erregina berriek hibernazioa hasten dute, negu ostean beste ziklo bat hasteko.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua: Animalia

Liztor beltz asiarraren erregina

Filum-a: Arthropoda

Klasea: Intsektua

Ordena: Hymenoptera

Familia: Vespidae

Generoa: Vespa

Espeziea: Vespa Velutina

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liztor asiarrak erlez, insektuz eta ornogabeez elikatzen dira. Baina, liztor asiar helduek ez dituzte intsektuak jaten, izan ere, haien larbentzako gordetzen dituzte elikagai gisa. Larbak orokorrean erlez elikatzen dira, baina intsektuak eta ornogabe txikiak ere jateko aukera izaten dute.

Zergatik da espezie inbaditzailea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure inguruan kolonizatzeko potentziala duenez eta bertako espezie, habitat eta ekosistementzat mehatxu larria denez, espezie hau, espezie inbasoreen katalogoan sartu dute. 2005ean lehendabizikoz egurra zeraman itsasontzi batean Bordeleko portuan agertu zen eta 2010ean lehendabizikoz aurkitu zuten Hego Euskal Herrian. Harrezkero, arazo handia sortzen ari da Euskal Herriko erlauntzetan; bertako erleak jateko ahalmena duelako.

   Ba al dakizu   
Zapelatz liztorjalea, liztor asiarraren habiak erasotzen eta haiek eta haien larbak jaten ditu, beraz, haien hedapena murrizteko espezie beharrezkoa da.

Gizakiarentzako arriskutsuak al dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liztor asiarrak, Europako liztorrak bezala, gizakiari pozoia sartu ahal dio eta espezie honek ez du gizakiarentzat europarrak baino arrisku gehiago sortzen. Bestalde, bere tamaina handiagoa denez, ziztadak min gehiago sortzen du, pozoi kantitate handiagoa sar dezakeelako. Horrez gain, liztor asiarrak nahiago du ihes egitea erasotzea baino eta bakarrik erasotzen dute haien habia molestatzen baduzu.

Gehiago jakiteko:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]