Wikipedia, Entziklopedia askea

Lo

Eduki-taula

Katakume bat lo.

Loa gorputzaren atseden-egoera bat da, kontzientzia galtzen dugunean gertatzen zaiguna. Animalia askok, gizakiek barne, lo egiten dute. Lotan gaudenean, gure begiak itxita egoten dira, gure muskuluak erlaxatu egiten dira eta normalean etzanda egoten gara. Lo egitea oso garrantzitsua da osasunarentzat.

Zientzialariek ez dakite ziur zergatik egiten duten gizakiek edo animaliek lo. Zientzialari batzuek uste dute lo egitea energia aurrezteko modu bat dela, izan ere, lo dagoenean gorputzak energia gutxiago xahutzen du esna dagoenean baino. Beste batzuek uste dute loari esker gorputzak eta burmuinak atseden hartzen dutela, egunean zehar egindako ekintzetatik indarberritzeko. Lo nahikoa egiten ez duten pertsonek zailtasunak izan ohi dituzte gauzak gogoratzeko eta arreta mantentzeko.

Bizitzako momentuaren arabera, pertsonek denbora gehiago edo gutxiago behar izaten dute atseden hartzeko. Jaioberri batek 16 bat orduz egin dezake lo. Bi urteko ume batek gauez luzaroan egin ohi du lo, eta egunez tarte txikiagotan. Umeak hazten doazen heinean, gauez egiten dute lo, denbora luzez eta aldi bakarrean. Heldu batek gauean bataz beste sei eta bederatzi ordu bitartean egiten du lo. Pertsona zaharrenek gauez lo gutxiago egiten dute, eta gero egunean zehar lo-kuluxkak egiten dituzte.