Wikipedia, Entziklopedia askea


Loina arrunta ur gezako arraina da, Cyprinidae familiakoa. Cyprinidae ur gezetako arrain familiarik handiena da,  2.400 espezie barne hartzen ditu, eta 220 genero inguru. Arrain obiparoak dira, hau da, organismotik kanpo arrautzak jartzen ditu eta horrela ugaltzen dira.


Informazio taxonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KLASEA Actinopterygii
FAMILIA Cyprinidae
SINONIMOAK Chondrostoma toxostoma miegii Steindachner, 1866.
ORDENA Cypriniformes


Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaina duen espeziea, normalean 300 mm-tik beherakoa izaten da. Gorputz luzea, burua txiki samarra eta ahoa behealdean du. Hegatsak luzeak dira, dortsalak 8 irrati adarkatu ditu eta uzkiak 8tik 10era. Arrain honen gorputza iluna da atzealdean eta argiagoa barrualdean. Gorputzaren barnealdean hezurdura du, beraz, ornoduna da. Hau da, gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra ditu.


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loina arruntaren banaketa mapa

Bizkaiko golkoko ibaietan bizi dira, adibidez: Bidasoan, Urumean, Urolan, Deba, Nerbioi, Ason eta Pas ibaietan. Ur korronteetan bizi ohi den espezie erreofiloa da, hala ere ur zikinetan eta ur urtegietan ere bizi ahal dira.



Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Loina arrunta, arrantzan tradizio handiko arraina da, espezie enblematikoa da, ibaien ondoan arrantzatzeko erabili ohi da eta kantitate handietan harrapatzen dena. Harrapatu ez ezik, gizengarri moduan erabili daiteke. Horrez gain, Pina de Ebron antzinean tradizioa zen lagun kuadrillak loinak harrapatzea eta harrapatutakoekin askariak egiten zituzten.





Habitatera egokitzeko mekanismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi harrapakari nagusi ditu: sugea eta ur-ipurtats eta hauetatik babesteko beste motatako arrain batzuekin elkartzen da, adibidez: Squalius laietanus edo Barbo arrainekin, azkenekoan antza handia izanik.

   Ba al dakizu   

º Loina arrunta oso lagunkoia da, banku ugaritan mugitzen da batzuetan.

º Gerra ondoren animaliak elikatzeko erabiltzen zen.

Haien habitaten espezie berriak sartzen direnean edo haien bizi lekua aldatzen dutenean hiltzeko arrisku handia dute. Horrez gain, korrontea duten ibaietan bizitzea gustuko du, horrela arrautzak jarri ditzake arriskua izan gabe.