Itxura

Longitudea Greenwicheko meridianoa (hau da, 0° longitudea) erreferentzia modura hartuta, mendebaldera edo ekialdera dagoen Lurreko puntu baten kokapena adierazten duen koordenatu geografikoa da. Distantzia hori gradutan neurtzen da, 0° eta 180° bitartean.
Euskal Herria 0° meridianotik mendebaldera dago oso-osorik. Bilbo da mendebalderago dagoen euskal hiriburua, eta Maule ekialderago dagoena.
| Baiona | 1,48º M |
| Bilbo | 2,92º M |
| Donibane Garazi | 1,23º M |
| Donostia | 1,98º M |
| Gasteiz | 2,68º M |
| Iruñea | 1,64º M |
| Maule | 0,75º M |