Txikipedia:Liudmila Turistxeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Ludmilla Tourischeva» orritik birbideratua)

Liudmila Turistxeva, 1952. urtean jaio zen, urriaren 7an, Groznyn (Errusian). Errusiar Joko Olinpikoetan parte hartu zuen gimnasta ohia da.

Valeri Borzovekin ezkondu zen eta ume bat izan zuten 1965. urtean.

Ibilbide Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ludmilla Turìshcheva

1965. urtean hasi zen gimnasia munduan, eta 1967. urtean, Sobietar Batasuneko selekzioan sartu zen. 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan sartu zen 15 urterekin eta urrezko domina irabazi zuen U.R.S.S. selekzioarekin. 1969an Landskrona Europako Txapelketan 3. bakarka, lurrean eta barra asimetrikoetan. 1970an, Liudmila, banakako eta taldekoak irabazi zituen. Finalean, 3. domina irabazi zuen. 1971. urtean Europako Misksera joan zen eta 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan Turistxeva, gustokoena zen eta, hain zuzen ere, banakako lehiaketan garaile izan zen, urrezko domina lortuz. Londresko Europako Txapelketa 1973an parte hartu zuen. Handik aurrera, munduko gimnastikaren menderatzaile handia izan zen baina 1975an Nadia Comaneci heldu zenera arte. 1977an, erretiratu zen atletismotik eta baita gimnasiatik ere. Liudmila Turistxeva, erretiratu zenetik Turistxevak gimnasiari lotuta jarraitu du nola edo hala, entrenatzaile gisa, epaile gisa edo Ukrainako federazioko ordezkari gisa.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mexikoko Olinpiar Jokoak 1968 - 1. taldetan.
  • Europako Landskrona Txapelketa 1969 - 3. bakarka, 3. lurran, 3. barra asimetrikoan.
  • Munduko Liubliana Txapelketa 1970 - 1. taldetan, 1. bakarka, 1. lurran, 2. en paralela asimetrikoak, 3. jauzian.
  • Europako Minsk Txapelketa 1971 - 1. bakarka, 1. lurran, 1. lurran, 2. barra asimetrikoan, 2. oreka barran.
  • Múnich Olinpiar Jokoak 1972 - 1. taldetan, 1. bakarka, 2. lurran, 3. jauzian.
  • Europako Londres Txapelketa 1973 - 1. bakarka, 1. lurran, 1.ª barra asimetrikoan, 1.oreka barran, 1. jauzian.
  • Munduko Varna Txapelketa 1974 - 1. taldetan, 1. bakarka, 1. lurran, 1. oreka barran, 2. jauzian, 3. barra asimetrikoetan.
  • Europako Skien Txapelketa 1975 - 3. lurrean.
  • Montreal Olinpiar Jokoak 1976 - 1. taldetan, 3. bakarka, 2. lurran, 2.jauzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Liudmila_Tur%C3%ADshcheva