Txikipedia:Mahai-tenis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahai tenisean

Mahai-tenis-a edo ping pong-a bi jokalarik edo bikoteka jokatzen den kirola da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai-Tenis-a David Fosterrek sortu zuen 1890ean, Ingalaterran. Ping-pongeko hainbat txapelketa egin ziren, non 300 pertsona inguruk parte hartu zuten eta diru sari handiak banatu ziren.

Olinpiadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiadetako mahai tenisa

Mahai-Tenis-ean 1988an jolastu zen lehenengo aldiz olinpiar jokoetan, Seulen (Hego Korea). Ping pongeko olinpiar jokoetako lehen irabazlea, Kim Ki-Taik izan zen. Lau txapelketa ezberdin egiten dira, bi gizonezkoetan (banaka eta taldeka) eta bi emakumeetan (banaka eta taldeka). 2020ko Tokioko olinpiar jokoetatik aurrera beste proba bat gehitu da, txapelketa mistoak.  Azken urteko emakume irabazlea Chen Meng izan zen eta emakume Txinatarra da, gizonezkoa, berriz, Yoo Nam Kyu izan zen, Hego Korearra. Binakako emakume irabazleak, Hyun Jung-Hwa eta Yang Young-Ja izan ziren eta Hego Korearrak dira, binakako, gizonak, berriz, Chen Longcan eta Wei Qingguang izan ziren, Txinatarrak.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis-mahaian jolasteko ez da material asko behar, baina,  material batzuk beharrezkoak dira, esate baterako, mahaia, bi zelaiak banatzeko sarea, plastikozko pilotak eta tenis mahaiko raketak.

Nola jokatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai-Tenis-eko partidak sake batekin hasten dira. Jokalarietako batek, sakea egiteko, bere kantxa zatiaren iskinean kokatzen da, pelota airera bota eta raketarekin sarearen beste aldera jaurtitzen saiatzen da. Jokalariak beraien artean jolasten dira, pelotari emanez eta norbaitek huts egitean (pilota mahaitik erori edo sarea ikutzean.) bestearentzako da puntua. Orduan, beste jokalariak edo bikoteak puntu bat irabazten dute. Sakea egiten duen pertsonak aukera bakarra du. Partidak banakakoak edo binakoak izan daitezke. Ping poneko partideetan 11 tanto egin behar dira irabazteko. [1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tenis de mesa. 2023-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. Mahai-tenis. 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).