Wikipedia, Entziklopedia askea

Makal beltz

Makal Beltza

Makal beltza (Populus nigra), oro har Europan aurkitzen den zuhaitza da, hala ere, Asiako erdialde eta mendebaldean eta Afrikako iparraldean ere aurkitu dezakegu. Normalean ibai ertzeetan ikusi dezakegu eta 20 eta 30 metro arteko altuera du.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makal beltza hosto erorkorreko zuhaitza da, hots, udazkenean hostoak erortzen zaizkion zuhaitz bat da. Luzeran 20 eta 30 metro bitartean har ditzake eta enbor zuzena dauka, gris koloreko azalarekin. Azalari, pitzadura batzuk nabarmentzen zaizkio, eta aipatzekoa da pitzadura hauek daukaten beltz tonua, hortik baitator bere izena. Bere sustraien sistema, sustrai nagusi batean oinarriturik, bertatik ateratzen diren sustraitxoetan osatzen da.

Makal Beltzaren hostoa

Hostoek, 2-6 zentimetroko txortena izan ohi dute eta formaz aobatu-triangeluarrak dira, hau da, triangelu forma du baina hostoaren oinarriaren erpinak biribilak dira eta zabaleran 5-8 zentimetro eta luzeran 6-8 zentrimeto hartzera iristen dira. Hauek bi aldeetatik dira berdeak eta ertza zerratua daukate.

Zuhaitz mota honek loreak ematen ditu. Hauek adarretatik ateratzen diren amentu izeneko zintzilikari batzuetan hazten dira eta polena airearen bidez garraiatzen dute. Hauen loreak arrak edo emeak izan daitezke. Askatzen dituen fruituak, berriz, kotoitsuak direnez, zenbait txorirentzat beraien kabia eraikitzerako orduan baliagarriak izan daitezke.

Nondik dator?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makalaren kokapen geografikoaren mapa. Berdez sorterri naturala ikus daiteke eta triangeluek sartu eta naturalizatu diren populazioak adierazten dute

Bere jatorria eztabaidagarria da, hala ere, egile batzuk Europako ekialdetik datorrela diote. Baina, sakabanatzeko gaitasuna duenez, Iberiar Penintsulakoa dela dirudi. Asian, Afrika iparraldean eta Europan hazten da. Antzinatik landaketa ugari egin dira, eta beste zuhaitz mota batzuekin nahastu da. Lurralde osoan zehar dago banatuta.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu naturalean gertatzen da, hazien eta kimuen bidez. Batzuetan, zurtoin zatietatik edo urak eramandako sustraietatik ere atera daiteke. Artifizialki, aldaxkak edo hesolak erabiliz hedatzen da. Makala, oso erraz hedatzen da era horretan, eta hori ibai ertzetan edo ura dagoen inguruetan haztearen ondorioa da, oso ohikoa delako zuhaitza apur dezaketen uholdeak gertatzea. Klonazioa, ohikoa den ugalketa asexual mota bat da eta honela ezaugarri desberdinetako landaketak sorut daitezke, baina eragozpenak ekar diezaieke zuhaitzei gaixotasunei aurre egiteko. Hori dela eta, azken urteotan, makala eta sahatsen populazio naturalak kontserbatu eta mantendu behar izan dira, babes gisa, etorkizuneko beharrei erantzuteko.

   Ba al dakizu   

Garrantzi handia dauka ibaien ekosisteman. Bere uraren xurgapen ahalmena aprobetxatuz, uholdeak dauden lekuetan landatzen dira, ez hori bakarrik, bere arintasuna aprobetxatuz, ibaia gainezten den lekuetan landatzen da, erortzekotan arazo handiak ez sortzeko. Horrek istripu asko ekiditea lortu du.

Zertarako erabil dezake gizakiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makal beltzak, erabilera asko izan ditzake, adibidez, bere enborrarekin apaingarriak egin daitezke. Gainera, zurtoina biguna eta arina dela aprobetxatuz, paperaren zelulosazko pasta sortzeko erabiltzen da. Azalak salizina eta taninoak ditu, eta, beraz, aintzinean makalaren loreak eta enborraren azala sendagai gisa erabili da salizinak sukarra jaisteko eta mina arintzeko laguntzen baitu. Bere arintasuna aprobetxatuz, zurgintzan erabiltzea ohikoa da.

Espezieei buruzko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Salburuan, duela urte batzuk hazkunde azkarreko espezieak landatu ziren, eta zuhaitz ilara horiek, hain zuzen, makalez osatuta daude.

Izaki bizidunak zenbait espezie eta aspiezpezie sailkatzen dira. Makal beltza edo Populus nigra espezie bat da, baina, izatez, hiru azpiespezie ezagutzen dira: Populus nigra nigra, Populus nigra caudina eta Populus nigra. Dena den, gaur egun, badaude gai honen inguruan aditu batzuk laugarren azpiespezie bat ere badagoela esaten dutenak: Populus nigra afghanica.