Wikipedia, Entziklopedia askea
Anopheles eltxoak transmititzen du malaria ziztatzen duenean.

Malaria edo paludismoa (izen honekin ere ezagutzen da) gaixotasun infekzioso larria da. Gaixotasun infekziosoak mikrobioek sortzen dituztenak dira.

Mikrobioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrobioak izaki bizidun txiki-txikiak dira. Hain txikiak dira, ezen mikroskopioaz soilik ikusten baitira. Mikrobio denak ez dira gaiztoak, baina batzuk bai (malaria sortzen duena, adibidez).

Plasmodium izeneko mikrobioa da malaria edo paludismoa eragiten duena. Euskal Herrian ia ez daude malariaren kasuak, baina Afrikan, batez ere, gaixo asko daude eta gaitz honen ondorioz horietako asko hiltzen dira.

Mapa honetan ikus daiteke malaria non aurkitzen den munduan gehienbat.

Eltxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaria Anopheles izeneko eltxo batek ziztada egiten duenean ager daiteke. Eltxo honek mikrobio gaiztoa (Plasmodium) barruan izaten du sarritan, eta pertsona bati ziztada egiterakoan mikrobio hori injektatzen dio gorputzean. Plasmodium hori odolera iristen bada, odoleko globulu gorriak kaltetzen ditu eta gaitza agertzen da.

Nola egin aurre?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malaria prebenitzeko txerto eraginkorrik oraindik ez dago, baina zientzialariak gogor ari dira lanean, eta epe laburrean, ziur aski, emaitza onak izango dituzte.