Wikipedia, Entziklopedia askea
đŸ‘¶
Jaiotza
1936ko abuztuaren 17a
Paoli (Indiana)
🔹
Lanbidea
informatikari
đŸ“·
Argazkiak
ikusi
Margaret apolo 11 lan egiten

Margaret Hamilton 1936an jaio zen, Abuztuaren 17an, Indianako Paoli hirian. Bere aita Kenneth Heafield zen, filosofoa eta poeta.  Bere ama, berriz, Ruth Esther, Partingtoneko institutuko irakaslea izan zen. Bere aitona ikastetxeko zuzendaria eta Quaker ministroa zen. Orain, Amerikako Estatu Batuetan bizi da. Zientzia, Matematika, informatika, ingeniaritza eta enpresaburutza ikasi zuen bere bizitzan zehar. 1954.urtean Hamilton Hancock High ikastolan graduatu zen eta 1958. urtean Earlham College-n Matematiketan lizentziatu zen. Ondoren, Massachusetts-era joan zen Brandeisen graduondoko ikasketak egiteko asmoarekin.

ZER EGIN ZUEN?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret soft warearekin

Margaret Heafield Hamiltonek gizakia Ilargira eramatea ahalbideratu zuen emakumea izan zen. MITeko laborategi batean, Apolo 11 programa espazialaren Softwarea sortu zuen. Apolo espazio-ontziaren orientazioa eta nabigazioa hobetzeko balio izan zuen software honek. Horrez gain, Hamilton Technologies. Inc. enpresa teknologikoa sortu zuen. 1960. urtean Edward Norton matematikari eta meteorologoaren aginpean lan egin zuen. 1961tik 1963 urtera arte Sage Philco-Ford deituriko proiektu batean lan egin zuen, non aero-ontzi ezezagunak erradarrekin identifikatzen zituzten. Cambridgeko Ikerketa laborategirako kode eta programa elektroniko garrantzitsuak ere egin zituen. [1]

JASOTAKO SARIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1986, Augusta Ada Lovelace Saria, Association for Women in Computing.
  • 2003, zientzia eta teknikako ekarpenerako NASA Exceptional Space Act saria. Sariarekin batera 37.200 dolar jaso zuen, NASAk pertsona bati inoiz eman dion saririk handiena.
  • 2009, Aparteko Ikasleentzako saria, berak ikasi zuen Earlham Unibertsitatean.
  • 2016, Presidentearen Askatasunaren Domina. Amerikako Estatu Batuetan zibil bati ematen zaion errekonozimendurik handiena.
  • 2018. Universitat PolitĂšcnica de Catalunya-k honoris causa titulua eman zion.

ERREFERENTZIAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ↑ Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06-XX). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126.  doi:10.1016/0006-2944(75)90147-7. ISSN 0006-2944. PMID 1. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).