Txikipedia:Maria Blasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Blasco

María Blasco Marhuenda, 1965. urtean jaio zen Valentziako Autonomia Erkidegoa (Alacant) orain 55/56 urte ditu. Emakume hau ere María Blasco bezala ezagutzen da, eta zientzialari biologa bat da (Zientziako atal bat).

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketei dagokionez, Madrileko  Unibertsitate Autonomoan eta Valentziako Unibertsitatean ikasi zuen. 1988an, Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean. Doktoregoa lortu zuen, 1993an Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Biokimikan eta Biologia Molekularrean, Margarita Salas Falguerasen zuzendaritzapean.

Zientzia lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko ekainaren 22tik Minbizia Ikertzeko Zentro Nazionala (CNIO) zuzentzen du Espainian. Atal honetan hainbat sari irabazi ditu, adibidez,  Alberto  Sols saria lan ikerketa hoberena egiteagatik. Bestetik, bere lanagatik, Kontuan Hartzeko Emakumeen saria ere irabazi zuen 2016ean. Gainera, Pezcoller Fundazioa-AACR, Minbiziaren ikerketako Nazioarteko Saria irabazi zuen. Horrela, beste hainbat sari gehiago ere irabazi zituen bere minbiziaren ikerkerketei esker. Beraz, María Blasco, minbiziaren ikerketan lan asko egin duen emakume bat da. Bere abizenak, Blascok izena ematen dio San Vicente del Raspeig-eko institutu bati. 2011n, Herradura kaleak, Alacanteko Verdegás zatian, bere izena hartu zuen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) María Blasco Marhuenda. 2021-04-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).