👶 Jaiotza 1949ko ekainaren 5a Errenteria |
🔨 Lanbidea idazle |
📷 Argazkiak ikusi |

Mariasun Landa Etxebeste 1949ko ekainaren 5an Errenterian, Gipuzkoan, jaio zen euskal idazlea da.
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mariasun Landak lehenik eta behin Gizarte-lagintzan graduatu zen. Ondoren, Frantziako hiriburura joan zen, Parisera, eta, berta, Filosofiako ikasketak burutu zituen. Filosofiako ikasketak bukatu zituenean Euskal Herrira itzuli zen euskalduntzeko helburuarekin.
Irakasle lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskalduntzeko helburua betetzeko Zarauzko Ikastolara joan zen. Bertan, Anjel Lertxundi euskal idazlearekin batu zen eta garai horretan irakaskuntza munduan sartzea erabaki zuen. Irakaskuntza lanetan hasi zenean ezkutuan zeuden lokal eta garajeetan ematen zituen klaseak. Gainera, garai hartan ez zegoen euskal material gehiegirik, beraz, Mariasun bera aritu zen euskarazko materialak sortzen.
Beranduago, Eusko Jaurlaritzaren irakasleriaren euskalduntze programan burutzen zuen lanarekin, ikastoletako irakasleriaren kide egin zen.
Azkenik, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan hasi zen irakasle lanetan. Bertan, Literaturaren Didaktika ikasgaia ematen zuen eta zeregin horretan jardun zuen erretiroa hartu aurretiko urteetan.
Literatura ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mariasun Landa Haur eta Gazte Literaturan eginiko argitalpenengatik da batez ere ezaguna. Bere ipuinik ezaguzenak Galtzerdi suizida eta Krokodiloa ohe azpian dira beste batzuen artean. Bere lanak hizkuntza ezberdinetara itzuli dira, hala nola, gaztelaria, katalana, galiziera, frantsesa, italiera, greziera, esloveniera, arabiera edota koreera.
Generoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mariasun Landak idatzitako lanen protagonistak emakumeak dira. Emakume horiek gizarteak ezarri dituen genero estereotipoak apurtzen dituzte ahulak izan ordez, ausartak, autonomoak, abenturazaleak eta sentikorrak baitira.
Liburuak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elefante txori-bihotza (Anaya 2001)
- Galtzerdi suizida (Elkarlanean 2001)
- Krokodiloa ohe azpian (Alberdania 2002)
- Haginak eta hilobiak (Erein 2005)
- Aitonaren txalupan (A Fortori 2011)
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dirak Mariasunek irabazi dituen sariak:
- 1982 urtean Lizardi Saria, Txan Fantasma lanagatik.
- 1991 urtean, Euskadi Saria, Alex lanagatik.
- 1994an IBBYren Ohorezko zerrenda, Iholdi (Mariasun Landa) obrarekin.
- 2001az geroztik Municheko Nazioarteko Haur eta Gazte Liburutegi famatuaren White Raven (Zozo zuria) zerrendan dago Elefante txori-bihotza liburuagatik.
- 2003an Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala, Krokodiloa ohe azpian lanagatik.
- 2004 urtean, Donostiako Udalak emandako Hiritar Merezimenduzko Domina eta Errenteria Hiriko Domina lortu zituen.
- 2008ko Hans Christian Andersen Saria irabazteko hautagaia izan da. (Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saria).
- 2007an Jakiunde elkarteko kide izendatu zuten.
- 2011n Dabilen Elea saria jaso zuen Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) eta Galtzagorri Elkartearen eskutik.

- 2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Saria.
- 2016an: Rosalia de Castro Pen Saria.
- 2017an Josepi dendaria obran egiten duen denda txikien goraipamenagatik, Manises herrira gonbidatu (Valentzia) zuen bertako Merkatari Elkarteak.
Errekonozimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010. urtean Errenteriako udalak Mariasun Landa Sariak sortu zituen idazlearen omenez. Sari honen bidez, emakumeek gizarteko arlo desberdinetan Errenteriako herriari eginiko ekarpenen berri eman nahi da.