Wikipedia, Entziklopedia askea

Mazedonia (antzinako erresuma)

Eduki-taula

Mazedoniako erresumaren mapa

Mazedoniako erresuma antzinako Greziako iparraldean sortu zen, Grezia arkaikoaren eta Grezia klasikoaren garaian, hau da, gutxi gorabehera K.a. V. mendean. Erresuma boteretsua bihurtu zen Filipo II.a erregearekin eta Greziako estaturik indartsuena izatera iritsi zen garai helenistikoa deitutakoan, haren seme Alexandro Handiarekin. Alexandrok Grezia osoa eta Asiako lurralde oso zabala konkistatu zuen, baina hil zenean haren inperioa desegin egin zen. Zenbait mende geroago, Erromatar Inperioak Mazedoniako erresuma eta haren inperioaren hondarrak konkistatu zituen.