Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1986ko maiatzaren 16a
Oak Ridge (Tennessee)
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Megan Denise Fox (1986ko maiatzaren 16a, Rockwood, Tennessee, AEB -) aktore eta modelo estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fox Rockwooden jaio zen, eta irlandar, frantses eta estatubatuar jatorria du. Bi ahizpetatik gazteena da. 5 urterekin hasi zen drama eta dantza ikasten, geroago, hamar urterekin, egoitzaz aldatu eta Floridara joan zen bizitzera, han ikasketekin jarraitu ostean eskola amaitu zuen. Hamahiru urterekin hasi zen modelo lanetan eta 1999ko American Modeling and Talent Convention, Hilton Head Islanden, sari ugari irabazi zuen bere karrera norantz bideratzen hasten ari zen argi utziz.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen agerraldia Holyday in the sun pelikulan izan zen. Geroago 2003-2004 bitarte, Ocean Ave, What I Like About You, Two and a Half Men eta The Help ekoizpenetan agertu zen hurrenez hurren. 2004-ean, Lindsay Lohanekin batera protagonista izan zen Confessions of a Teenage Drama Queen filmean.

Transformers filmean eginkizun femenino nagusiaren jabe egin zen, non, Shia LaBeouf (Sam Witwicky) eta bere artean erakarpen fisiko gogor bat emango den. 2007an Foxek Jeff Bridges eta Kirsten Dunstekin batera (Hauek protagonista izanda) -How to Lose Friends and Alienate People- filmean parte hartuko zuela aditzera eman zuen.

2008ko apirilean, FHMk gizonezkoentzako aldizkariak egindako inkesta batean Megan Fox munduko emakumerik atseginena aukeratua izan zen 9,7 miloi bat internauten bozekin.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2003 Bad Boys II Club Kid Estra
2004 Confessions of a Teenage Drama Queen Carla Santini Laguntzaile
2007 Transformers Mikaela Banes Nagusia
2008 How to Lose Friends & Alienate People Sophie Maes Laguntzailea
Whore Lost Nagusia
2009 Transformers: Revenge of the Fallen Mikaela Banes Nagusia
Jennifer's Body Jennifer Check Nagusia
2010 Jonah Hex Leila
Passion Plays
2011 The Crossing
Telefilmak
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2001 Holiday in the Sun Brianna Wallace DVD (Debuta)
2004 Crimes Of Fashion Candace Telefilma
Telebista
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2002-2003 Ocean Ave. Ione Starr Nagusia
2004-2006 Hope & Faith Sydney Shanowski
Gonbidatua telebistan
Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2003 What I Like About You Shannon "Like a Virgin (Kinda)" (2. denb., 5. atala)
2004 Two and a Half Men Prudence "Camel Filters and Pheromones" (1. denb., 12. atala)
The Help Cassandra Ridgeway "Pilot" (1. denb., 1. atala)

"Ollie Shares" (1. denb., 2. atala) "Dwyane Gets A Cold" (1. denb., 5. atala)