Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1949ko ekainaren 22a
Summit (New Jersey)
🔨
Lanbidea
zinema aktore
📷
Argazkiak
ikusi
Meryl Streep-en argazki bat agertzen da ekitaldi batean
Meryl Streep

Meryl Streep, izenez ezaguna da, baina Mery Louise Streep deitzen da. 1949ko ekainaren 22an jaio zen, Amerikako Estatu Batuetan. Emakume hau, aktore oso famatua da eta lorpen garrantzitsu asko lortu ditu.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama, Mary Wolf (1915-2001), artista komertziala eta erredaktore artistikoa zen; aita, Harry William Streep, Jr. (1910-2003), farmazia-industriako zuzendaria zen. Emakume honen seme alabak Henry Wolf Gummer, Mamie Gummer, Grace Gummer eta Louisa Gummer dira.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yalen graduatu ondoren, Meryl-ek New Yorken eta New Jersey-n bere artista karrerarekin jarraitu zuen. 1970. urtean hasi zen bere lehenengo pelikulak egiten. Hainbat pelikula mota egin ditu, baina famatuenetan, bere ahotsa erabili du. “Broadway Happy End” antzezlanean parte hartu zuen eta Obie saria irabazi zuen “Alice at the Palace” filmari esker. Bere lehen filma “Julia” izan zen, 1977an, eta bertan paper txikia baina garrantzitsua izan zuen. Bere pelikula famatuenetariko bat, “Mamma Mia!” da.

Hiru Oscar ditu; emakumezko aktore onenaren saria birritan irabazi du eta taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria ere. “Globo de Oro” sarirako 31 aldiz izendatu dute, eta horietako 8 irabazi ditu, horrela, historiako beste edozein pertsonek baino hautagaitza kopuru handiena bilduz.

Pelikula Famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Broadway Happy
  2. Mamma mia!
  3. Memorias de África
  4. El ladrón de orquídeas
  5. El diablo viste de prada
  6. The Prom
  7. Into the Woods

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.alohacriticon.com/cine/actores-y-directores/meryl-streep/

https://es.wikipedia.org/wiki/Meryl_Streep