Michael Ende

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
👶
Jaiotza
1929ko azaroaren 12a
Munich
💀
Heriotza
1995eko abuztuaren 28a
Filderstadt
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
M. Enderen Momo pertsonaia irudikatzen duen estatua.

Michael Ende idazle alemaniar ezagun bat izan zen, batez ere haur eta gazteentzako liburuak idatzi zituena. Amaigabeko istorioa, Momo eta Jim botoi eta Lukas tren gidari dira, besteak beste, haren libururik ezagunenak. Antzezlanak ere idatzi zituen, eta filmak ere egin zituzten haren liburu batzuetan oinarrituta.

Ende 1929. urtearen amaieran jaio zen Garmisch hiriann, Alemaniako hegoaldeko hiri batean, baina haurtzaroa batez ere Munichen igaro zuen. Haren aita Edgar Ende margolari ezaguna izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Michael Endek Garmischera itzuli behar izan zuen beste haur batzuekin batera, bertan Munichen baino seguruago zeudelako. 1970ean Italiara joan zen bizitzera bere emazte Ingeborg-ekin.

Bertan idatzi zuen Bastian eta Atreju izeneko heroiei buruzko Amaigabeko istorioa; bien artean Fantasia izeneko mundua salbatzen dute «Ezerezaren» suntsipenetik. Hau izan zen haren libururik arrakastatsuena. Liburua 40 hizkuntzatara itzuli zen, euskara barne, eta 10 milioi ale saldu ziren mundu guztian. Euskaraz 1990an argitaratu zuen Alfaguara & Desclée de Brouwer argitaletxeak, eta Amaia Ugidos izan zen itzultzailea.

Michael Ende Stuttgart hiritik gertu hil zen 1995ean. Munichen gaur egun «Michael Ende Museoa» dago.