Txikipedia:Milan
Milan Europako hegoaldean, eta, Italiaren iparraldean dagoen hiri bat da. 1.362.000 biztanle ditu, hau da, Italiako 2.hiririk populatuena da eta 1982km² azalerarekin, Italiako metropoli handiena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milan Italia iparraldeko zeltek sortu zuten Medhelan izenarekin K.a. 400. urtearen inguruan, eta beranduago erromatarrek konkistatu zuten K.a. 222an, Mediolanum deitua izan zelarik. Erromatar inperioaren IV. mendean garrantzia irabazi zuen, eta 313an, bertan erredaktatu zen Erromako historiako dokumentu inportanteenetako bat.[1]
Kultura:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako kultur gune garrantzitsua da, Erroma bezala, baina modu desberdinean. Nahiz eta historian haren presentzia Italiako hiriburua baino askoz apalagoa izan, egun munduko lehen mailan dago, musika-, literatura-, arte- eta, batez ere, moda-kontuetan.
Milango Katedrala (Duomo esaten zaio) hiriko lekurik ezagunena da, bai haren arkitektura arranditsuagatik, baita haren esanahi katolikoagatik; eraikitze lanak 1386ean hasi ziren eta 1805ean ofizialki bukaera eman zitzaion.

Munduko katedralik handiena da, Sevillakoaren ondoren, barruan 40.000 pertsona sar baitaitezke.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milaneko klima, oso erregularra da. Neguan 7ºC-raino heltzen da, eta, udan 30ºC-raino, baina normalean klimam 15ºC inguru dago. [2]

Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]MIlan hainbat kirol praktikatzen dira, saskibaloia, tenisa, padel, golf, eta, futbola. Hemen ospetzuena futbola da, eta, talde asko ditu, adibidez, inter de milan, AC milan...abar.
Monumentu turistikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milanek hainbat monumentu eder, dotore, zein garrantzitsuak ditu, adibidez:
- Milaneko katedrala
- Castello Sforzesco (Castillo de Los Sforza)
- Galería Vittorio Emanuele II
- Teatro de La Scala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Milan. 2024-06-23 (kontsulta data: 2025-01-17).
- ↑ «Google Search» www.google.com (kontsulta data: 2025-01-17).