Wikipedia, Entziklopedia askea

Mitokondrio

Mitokondrioaren egitura:
1) Barneko mintza
2) Kanpoko mintza
3) Gandorra
4) Estroma

Mitokondrioak baba itxurako organuluak dira eta zelula eukariotoen barnean daude. Gure zelulek energia behar dute eta mitokondrioei esker lortzen dugu energia hori.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitokondrioek bi mintz dituzte: kanpokoa eta barnekoa. Kanpoko mintza leuna da, barnekoak aldiz tolesturak ditu. Tolestura hauei gandorra esaten zaie, oilarraren gandorraren itxura dutelako. Mitokondrioen barneko mintzaren barruan geratzen den espazioari estroma esaten zaio eta barnean likidoa du.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitokondrioen funtzioa elikagaietatik energia lortzea da. Horretarako mantenugaiak eta oxigenoa hartzen dute eta arnasketa zelularra egiten dute. Zelula guztiek ez dute mitokondrio kopuru bera. Animalia-zelula gehienek, 500 mitokondrio inguru izaten dituzte.