Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mizenastar zibilizazioa


Lehoien atea, Mizenasen

Mizenastar zibilizazioa Brontze Aroaren amaierako zibilizazio bat da. Mizenas hiriaren inguruetan garatu zen, Grezian.

Bostehun urte inguru iraun zituen zibilizazio honek: K.a. 1630 urtetik k.a. 1100 urtera, gutxi gorabehera.

K.a. 1400 inguruan mizenastarrek Kreta garaitu zuten, zibilizazio minoikoaren bihotza zen hiria.

Tholos edo hilobi bat

Mizenastarren noblezia tholoi izeneko hilobietan ehorzten zuten, ezpatekin eta gerrarako beste tresna batzuekin batera.

K.a. 1100 urte inguruan zibilizazio hau amaitu egin zen. Ikerlariek ez dakite oso ondo zer gertatu zen garai hartan, baina badakigu hiri asko arpilatuta geratu zirela. Ondoren, Aro Iluna hasi zen.

Zibilizazio hau XIX. mende amaieran aurkitu zuen Heinrich Schliemann arkeologoak.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]