Edukira joan

Txikipedia:Montevideo

Wikipedia, Entziklopedia askea


Montevideo Uruguaiko hiriburua da, horrek esan nahi du, herrialde osoaren biztanleriaren erdia osatzen duela. 2004ean gutxi gorabehera 1.325.968 biztanle zeuden. Montevideo Uruguai-ko hegoaldean kokatzen da eta Plata ibaiaren ertzean dago. Horrez gain Montevideo itsas mailatik 43 metrotara dago. Montevideo toki turistiko oso garrantzitsu bat da eta Montevideori buruz aipagarriena ondorengoa da: itsasportua, eraikuntzak eta hondartzak[1]

Montevideo

1726ko abenduaren 24ean hiria sortu zen. Hiriaren sortzailea Bruno Mauricio de Zabala Duranga izan zen. Bruno Mauriciok  hiriari jarri zion hasierako izena ondorengoa izan zen: San Felipe y Santiago de Montevideo. 1828tik aurrera Uruguaiko hiriburua izan da. 1807an britaniarrak iritsi ziren Montevideora, baina Buenos Aireseko soldaduek kanporatu egin zituzten[2]

Montevideoko biztanleria asko igo da mende hauetan, 1860ean biztanleria 58.000koa zen, aldiz 2011ean biztanle kopurua 1.319.108ra igo zen. Montevideoko klima subtropikal hezea da, horrek esan nahi du negua ekainetik irailera dela, aldiz uda abendutik martxora izaten da. Montevideoko bataz besteko urteko tenperatura maximoa 21,4º C da, horrez gain Montevideoko bataz besteko urteko tenperatura minimoa 12,4ºC da.[3]

Montevideo Uruguai herrialdeko gune politiko eta ekonomiko garrantzitsuena da. Iparraldean dagoen portua Hego Amerikako garrantzitsuenetako bat da eta, gainera, eragin handia du hiriaren ekonomian. 1960ean Montevideoko hitzarmena sinatu zen hirian Latinoamerikako merkataritza indartzeko[4]

Montevideo Latino Amerikako bizi-kalitate handiena duen hiria da, gainera, nahiko segurua da eta ez dira istripu asko gertatzen. Horrez gain Montevideo Latino Amerikako 1. hiririk handiena da eta globalki 78. postuan dago[5]

  1. (Gaztelaniaz) Montevideo. 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-04-02).
  2. (Gaztelaniaz) Montevideo. 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-04-02).
  3. (Gaztelaniaz) Montevideo. 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-04-02).
  4. (Gaztelaniaz) Montevideo. 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-04-02).
  5. «Google» www.google.com (kontsulta data: 2025-04-02).