2025eko udan Txikipedia zuzendu nahi dugu, edizio lehiaketa baten bidez. Artikulu hau ondo dagoela uste baduzu, txantiloia ken dezakezu. |
👨👨👦👦 Biztanleak 53.370.609 |
🔎 Azalera 676.577,2 km² |
🏙️ Hiriburua Naypyidaw |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |

Myanmar edo Birmania Asiako hegoaldeko herrialde bat da, eta haren hiriburua Naypydaw da. Beste izen bat izan zuen: Birmania. 676.577 kilometroko koadroko eremua hartzen du, eta 2019an 54 milloi biztanle zituen. Erlijio nagusia budismoa da (theravada budismoa, zehazki), eta birmaniera da hizkuntza nagusia.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Myanmarrek klima subtropikala du, haren zati handiena Kantzer tropikoaren eta Ekuatorearen artean dagoelako. Tenperatura freskoenak iparraldeko eskualdekoak dira, 20 Celsius graduko batezbestekoarekin. Beroenak, berriz, itsasaldean eta Irawadin dira, 32 Celsius graduko batezbestekoarekin.
Myanmar Bengalako golkoaren ipar-ekialdean dago. Ibairik garrantzitsuenak Sittaung, Irawadi eta Saluen dira, eta iparraldetik hegoaldera jaisten dira. Handiena Irawadi da eta 2.170 km luze da. Herrialde menditsua da: Txinako mugan, Henduan Shan aurki dezakegu, baina Myanmarreko gailurrik gorena, Katxin estatuan, Hkakabo Razik da 5.881mkoa. Gainerako mendilerro nagusiak ipar-hegoaldean daude, Himalaia mendien eta Indiako ozeanoaren artean.
Guztira 14 probintzia ditu herrialdeak, (Kachin, Shan, Sagaig, Chin… ) eta nahiz eta hiriburua Naydydaw den, hiri nagusiak Yangon, Madalay eta Taunggyi dira. Myanmarrek herrialde ezberdinekin egiten du muga; adibidez, mendebaldean Bengalako golkoa eta Bangladesh ditu; iparraldean, Txina; ekialdean, Thailandia eta Laos; eta hegoaldean, Indiako ozeanoa.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Myanmarreko txanpon ofiziala Kyat birmaniarra da. Asiako herrialderik pobreenetarikoa da, eta horren ondorioz, nekazaritzan eta lur lana da lanik ohikoena. Myanmar da munduko arroz ekoizle handiena, baina, artoa, kotoia, kakahueteak, lekaleak eta tabakoa ere landatu eta saltzen dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Birmaniar historian inperio aldaketak egon ziren: K.a. II. mendean, Pyu herria kokatu zen Irawadi ibaiaren inguruan. Pyuek hiri-estatu batzuk sortu zituzten, horien artean Beikthano, Maingmaw, Binnaka, Halin eta Sri Ksetra. Pyu zibilizazioa 830 aldean amaitu zen, tai herriek suntsituta. IX. mendean, bamarek Pagan sortu zuten Irawadi ibaiaren inguruan, eta hurrengo 200 urteetan hiriaren indarra handituz joan zen. 1044an boterea galdu zuten Anawrahtak budismoa hartu zuenean estatu erlijiotzat; Mon Erresuma konkistatu zuten, eta hura Pagan Erresumara aldatu zuten, Myanmarko lehenbiziko inperio batuan bihurtuta. 1287an, Kublai Khanen armadak Pagan konkistatu zuen, eta Narathihapate erregea ihesi joan zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Myanmarreko kirol famatuenak futbola, chinlonea, sepak takrawa eta kickboxinga dira; famatuena chinlonea da. Kirol bakoitzak bere jokalari famatuak ditu adibidez: futbolean, Nanda Kyau, Maung Maung Lwin, David Htan eta abar. Sepak takrawean, Jason Huerta, Reyjay Ortuste, Mark Joseph eta abar. Kickboxingean, Lethuew bera.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsona famatuenetako bat eta garrantzitsuena historian Aung San, edo Bogyoke, buruzagi iraultzailea izan zen. Britainiar botere kolonialarekin amaitzeko eta Birmaniaren independentzia lortzeko borrokatu zuen. Myanmarko armadaren sortzailea izan zen eta Nazioaren Aitatzat hartzen da.

Historian aurrerago beste oso famatu bat Aung San Suu Kyi da, politikari bat. 2016ko martxoaren 30an, Kanpo Arazoetako, Energiako, Hezkuntzako eta lehendakaritzaren Bulegoko ministerioaren buru izendatu zuten. 2015ean, Aung San Suu Kyiren alderdi politikoak irabazi zituen hauteskundeak, baina Aung San Suu Kyik ezin izan zuen lehendakari postua hartu, militarrek ez ziotelako utzi.