Txikipedia:Nabarmendutako artikulua/2019/4

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dublingo Orkestra Filarmonikoa.

Musika klasikoa musika mota bat da, asmo artistikoaz egiten dena; gehienbat, Europako tradizio kulturalari eta Mendebaldeko munduko kulturari lotuta egoten da. Hala ere, herrialde batzuek musika klasikoa deitzen diote haien musika tradizional edo antzinakoari. Nolanahi, orokorrean, musika klasikoa musika artistikoari deitzen zaio.

Musika klasikoa edo artistikoa ezberdina da herri-musikatik eta musika folklorikotik. Musika klasikoa konplexuagoa da. Oro har, partituretan idazten da, musikariek irakurri eta ongi jo ahal izateko. Hori horrela egiten da musikariek ez dutelako inprobisatzen: hau da, ez dute musika "asmatzen", jotzen ari diren bitartean; musikari klasikoek partituran idatzita aurkitzen duten bezala jotzen dute musika; hau da, obra musikalaren egileak pentsatu duen bezala.