Txikipedia:Nerbioi
Itxura
| Nerbioi | |
|---|---|
Delikako ur-jauzia, Nerbioi ibaiaren zati ikusgarrienetako bat | |
| Kokapena | Burgos, Araba eta Bizkaia |
| Luzera | 72 km |
| Arroa | 1.900 km² |
| Batez besteko emaria | 9,6 m³/s |
Nerbioi Arabako eta Bizkaiko ibai bat da. Araban sortzen da, Kuartango herrian; kilometro gutxi batzuk egin eta gero, jauzi ikusgarria egiten du Delikan (Delikako ur-jauzia); eta Ibaizabal ibaian amaitzen da, Bizkaian. Urduña, Amurrio, Laudio, Arakaldo, Ugao eta Arrigorriagatik igarotzen da, Basaurin Ibaizabal ibaiarekin bat egin aurretik.
72 km da luzean, eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 9,6 m³/segundo da. Ibaiadar nagusiak Larrunbe, Izoria, Altube eta Zeberioerreka dira.