Wikipedia, Entziklopedia askea

Nikolas II.a Errusiakoa

👶
Jaiotza
1868ko maiatzaren 6a (juliotar egutegia)
Pushkin (en) Itzuli
💀
Heriotza
1918ko uztailaren 17a
Jekaterinburg
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi

Nikolas II-a, Errusiako azken enperadorea edo tsarra izan zen. Bere izen ofiziala “Nikolas II.a Errusia Guztietako Enperadore eta Autokrata” zen. 1868ko maiatzaren 6an jaio zen, San Petersburgon, eta 1918ko uztailaren 17an hil zuten, Jekaterinburgen, Errusian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nikolas II.a

1894. urtean, bere aita hil zen eta horren ondoren Nikolas II.a jarri zen agintean. Agintaldiaren hasieran, Errusiako Inperioa munduko handiena eta garrantzitsuena izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ostean, aldatu egin zen guztia. Errusiako inperioa etengabeko gainbeheran zegoen. Gerran sortutako miseria, gosea eta zapalketa egoerak 1917ko Errusiako Iraultza eragin zuten.

Urtebete beranduago sobietarrek Nikolas eta bere familia hil zituzten, iraultzaileek tsarrarekin akabatu nahi zutelako. Hilketa hori Uraletako herrixka batean gertatu zen. Baina ikertu gabe egon zen SESBak iraun zuen urtetan zehar, 1918tik 1991ra.

Santuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, Errusiako Elizak familia osoa santu bihurtu zuen, beraz, kristautasun ortodoxoan santu titulua daukate. 2008. urtean, Errusiako Federazioak biktimitzat jo zuen familia osoa, Nikolas II-a, bere emaztea eta seme-alabak.